Archivo de Etiquetas:: on_zientzia

Naturaren osagaiak ikasteko, zientziak sailkapenak egin behar ditu. XVII. mendean, esplorazioaren aro kolonizatzailearekin batera, etnia ezberdinen giza taldeen sailkapena hasi zen eta arraza kontzeptua jaio. Arraza, taxonomikoki, espeziearen azpitik sailkatuta dago, ezaugarri fisiologiko batzuk komunean izateari deritzo.

Gizakiak zientifikoki sailkatzeko jaio zen taxonomia; garai hartan, ezaugarri fisikoak baliatuta, giza espeziea talde ezberdinetan sailkatzen hasi ziren. XVII. mendean etnia ezberdinen giza […]

Historian zehar zibilizazioek astroak begiratzeari eta ikertzeari ekin diote. Gizakia zeruko hainbat gertaeraz ohartu izan da: eguzki eta ilargi eklipseak, besteak beste. Teleskopioak baliatu izan dira horretarako.
1590an asmatu zuen teleskopioa Hans Lippershey-k. Hemeretzi urte geroago, 1609an, Galileo Galileik lehenengo teleskopio astronomikoa egin zuen eta horri esker lau satelite behatu zituen Jupiterren inguruan: Kalisto Ganimede Europa Io
XVII. mendearen hasieratik, […]

Erabat ezaguna da erlatibitatearen teoriak espresatzen duen masaren eta energiaren arteko baliokidetasuna. Einsten izenari lotuta dagoen E=mc2, hain zuzen. Zer esan nahi du zehazki formula honek, baina?

E=mc2 formulak hiru alderdi ditu: E. Energia da, lan bat egiteko ahalmena. m. Masa esan nahi du, masa eta ez pisua. Masa berdina da Lurrean zein ilargian. c. Argiaren abiadura da, 3·108 […]

Unibertsoa handia da. Tamaina itzela du. Hain handia izanik, zergatik ez dugu izaki estralurtarren seinalerik? Non daude estralurtarrak? Horixe bera galdetu zuen Enrico Fermi Nobel saridun fisikariak. Ongi etorri Fermi Paradoxara.

Estralurtarrekin kontaktu eza azaltzen duten hiru hipotesi lerro daude: Unibertsoko inteligentzia bakarra gara. Gure teknologia eta inteligentzia maila bereko zibilizazioak daude baina ez da komunikazioa lortu. Gu baino azkarragoak […]

Gazta neolitikotik ekoizten dela uste da. Gaztaren produkzioak atzetik duen prozesu biokimikoa neolitikoan kasualitatez ikasi zutela uste da, hala ere. Zelan egiten da gazta? Zer da, zehazki, gatzagia? Zein da esnea gazta bihurtzeko prozesuan gertatzen dena?

Esnea eta gatzagitik abiatuta gazta egiteko prozesua azaltzen dute protagonistek, parte hartzen duten entzima eta proteinen funtzioak azalduta. Kimosina entzimaren eraginez kaseina proteina […]

Marie Curie (1867 – 1934): “Zientziak edertasun handia duela uste dut. Laborategian diharduen zientzialaria ez da teknikari soila. Zientzialaria naturaren fenomenoen aurrean dagoen haurra da eta, maitagarrien ipuin bat entzuten duen umea bezala, hunkitu egiten da”.

ederra da from ON ZIENTZIA on Vimeo.
Sarri askotan edertasunaren kontzeptua irudi paregabeekin bateratzen da, astrofisikaren argazki liluragarriekin edota fraktalak bezalako […]

JUVENA Kanpainaren helburu nagusia da zenbat antxoa gazte (eta non) dagoen jakitea, eta zehaztea zer prozesu ozeanografikok esku hartzen duten espezie horren erreklutamenduan Bizkaiko Golkoan. Kanpainaren emaitzak honetarako erabiltzen dira: zenbat antxoa harrapa daitekeen iradokitzeko arrantza-alorreko agintariei.
Iñigo Onaindia, AZTIko ikertzaileak antxoa gaztearen bila eramaten gaitu “Juvena” bideoren bidez. Lan honek jaso zuen 2014ko On Zientzia lehiaketaren bideo […]

“Sortzea ikastea baino gehiago da, sortzea baita bizitzaren benetako esentzia” Barthold Georg (1776-1831)
Ideia bat daukazu, imajinatu egiten duzu eta hurrengo pausua ideia gauzatzea da baina horretarako zerbait behar da. Agian, 3D inprimagailu batek lagun gaitzake, ez duzue uste? Baina noiz sortu ziren? Zertarako erabil daitezke?
80. hamarkadan sortu ziren makina hauek ibilbide luzea egin dute esparru profesionaletik gure etxeetara […]

Oroimena, oroitzen dugun guztiaren batura da. Aurreko esperientzietatik ikasteko eta baita erlazio berriak sortzeko ahalmena ematen diguna da. Modu neurologiko sinple batean esanda, oroimena burmuinean kokatutako lotura neural kodifikatuen multzoa da. Oroimena kodifikatuta dagoen moduarengatik puzzle edo collage baten antz gehiago du, betiko liburutegi batena baino. Gure oroimenak hutsuneak izaten ditu batzuetan eta ez ditugu gauza batzuk gogoratzen. Izan ere, […]