On Zientzia: Fermi paradoxa

Unibertsoa handia da. Tamaina itzela du. Hain handia izanik, zergatik ez dugu izaki estralurtarren seinalerik? Non daude estralurtarrak? Horixe bera galdetu zuen Enrico Fermi Nobel saridun fisikariak. Ongi etorri Fermi Paradoxara.

Estralurtarrekin kontaktu eza azaltzen duten hiru hipotesi lerro daude:

  1. Unibertsoko inteligentzia bakarra gara.
  2. Gure teknologia eta inteligentzia maila bereko zibilizazioak daude baina ez da komunikazioa lortu.
  3. Gu baino azkarragoak eta boteretsuagoak diren zibilizazioak daude, baina komunikazioa ez da eman.

Estralurtarrekin komunikazioa zergatik ez dugun azal dezaketen hiru hipotesi lerro azaltzen dizkigu Josu Colásek “Fermi paradoxa” bideoan, On Zientzia lehiaketaren VII. edizioan euskarazko epaimahaiaren azken errondaren parte izan zena.

—–—–

Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako lehiaketa da On Zientzia, jakintza zientifikoa ezagutzera emango duten bideo labur eta originalen ekoizpena bultzatzeko helburuarekin.

Lehiaketaren oinarriek ezarri bezala, bideoek 5 minutu baino gutxiago iraun behar dute eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan daitezke, gaia librea delarik. Edukiak jatorrizkoak izan behar dira, telebistan inoiz atera ez direnak, eta beste lehiaketaren bat irabazi ez dutenak.

Hiru sari kategoria ditu On Zientzia lehiaketak:

  • Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat). 1000 €
  • Euskarazko bideo onena. 2000 €
  • Dibulgazio bideorik onena. 3000 €

2017-2018koa VIII. edizioa da eta parte hartzeko epea zabalik dago jada 2018ko apirilaren 25era arte.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>