Ezjakintasunaren kartografia #126

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Musika entzuten dugunean entzefaloan gertatzen dena asko ikertu da. Aldiz, ez da aztertu hainbeste zer gertatzen den musika sortzen denean, eta azken hau oso baliagarria izan daiteke sormena nola eratzen den ezagutzeko. Ignacio Amigok lantzen du gaia Exploring the brain of jazz musicians artikuluan.

Gero eta datu gehiagok gure hestearen mikroorganismoen eta gure nerbio-sistemaren artean harreman bat dagoela zehazten dute. Harreman horren artean, adibidez, substantzia aktiboen askatzea dago eta beste hainbat interakzio gehiago. Interakzio hauek noranzko bitzuetan gertatzen dira. ¿GABA neurotransmisorea ote da hauek gakoa hauek ulertzeko? José Ramón Alonsok erantzuten du galdera Is GABA a link between gut and brain? artikuluan.

Korapilatze kuantikoarekin harremana duten Bell-en desberdintzaren esperimentuak funtsezkoak dira mekanika kuantikoa interpretatzeko orduan. Daniel Manzano hari da hauek birpasatzen eta oraingoan Delft-en esperimentuari so egin dio: The loophole-free quantum entanglement experiment (5): The Delft experiment.

Luthierrek egiten dituzten musika-tresnen kalitatea probatzeko erabiltzen duten teknika bat grafeno xaflen kalitatea ikusteko balio dezake. Francisco R. Villatorok azaltzen du zein den teknika hori: Graphene nanodrum solos.

Amorrua, arrazoiaz beldurra diogun infekzio birikoa da. Izan ere, pertsona osasuntsu bat zonbi bat bezalako zerbaitetan bihur dezake erabat. Baina nola eragiten du birusak? José Ramón Alonsok azaltzen digu Rabid agression lanean.

Zergatik melodia batzuk garunean tinko geratzen zaizkigu? Zergatik batzuek jazz musika maite dute eta beste batzuk gorrotatzen dute? Pertzepzio musikala predeterminatuta al dago edo aldarazi ahal da? Herentzia kulturala da ala gure biologiak zehazten du? Ignacio Amigok ere galderak ditu honen inguruan: How universal is music language?


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.