Uretako organismoen hazkuntzari akuikultura deritzo. Duela hamarkada batzuk arrantza produkzioak goia jo zuenetik, gizakiaren kontsumo eskaria asebetetzeko jarduera alternatiboetara jotzea beharrezkoa izan da. Egoera honetan, akuikulturak berebiziko garrantzia hartu du eta itsasotik zuzenean lortutako produkzioaren parean jarri da.
Jarduera honen inguruan gehiago jakiteko, Leire Arantzamendi Azti ikerketa zentroko ikertzailearekin izan gara. Bere esanetan, hazkuntza baldintzak guztiz kontrolatzeko aukera ematen du akuikulturak. Horregatik, teknika honen bitartez hasitako kontsumorako produktuen kalitatea erabat bermatuta dagoela deritzo.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
3 iruzkinak
Lan bikaina egiten duzue. Zorionak!!
[…] den arrain hornitzaile nagusia, ur kontinentalek gero eta garrantzi handiagoa dute, hain zuzen ere, akuikulturaren ekarpenaren […]
[…] alde kualitatibotik, euskal kostaldeko fitoplankton komunitateak aproposak dira itsaskien akuikultura garatzeko, haptofito, diatomeo eta dinoflagelatuen nagusitasunari eta zelulen tamaina egokiari […]