Gaur egun, energia eolikoa sortzeko erroten ahalmena duela 10 urte baino 5 aldiz handiagoa da. Horren agergarri da Eskozia eta Alemania bezalako herrialdeak azken urteotan haize erroten alde egiten ari diren apustua. Izan ere, egungo 100 haize errota zentral nuklear batek sor dezakeen energia kopurua berdintzeko gai direla uste da. Baina, zein da egoera gurean? Egokia al da Euskal Herria haizearen bitartez lortutako energia sortzeko? Nolako haizea daukagu gure lurraldean?
Gai hauek errepasatu ditugu Alain Ulazia Eibarko UPV/EHUko Energía Berriztagarrien graduko irakaslearekin Zientzialariren atal berri honetan. Bere esanetan, Euskal Herriko haizea aztertzerakoan iparraldea eta hegoaldea bereiztea ezinbestekoa da, ezberdinak baitira oso bateko eta besteko baldintzak.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.