Superbakterioen, antibiotikoei erresistenteak diren bakterioen, garaian sartzen ari gara. Haien aurkako arma berrien garapena beharrezkoa da, beraz. Enzobiotikoak, adibidez. Fernando González-Camacho, Bruno Corsini eta José Yuste horretan dabiltza: Enzybiotics, from phages to the inhaler.
Aurreikusi daitekeen klima aldaketaren ondorioetako bat garagardoaren eskasia da. Landare biologo batek aztertzen du honen zergatia: Daniel Marino, Beer supply in danger
Informazio kuantikoa oso hauskorra da eta haren prozesamentua egiten duten txipetan suntsitu daiteke. Horregatik da hain garrantzitsua DIPCko aurkikuntza hau: The protective effect of symmetry in entangled photonic states
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.