Marta Sánchez de la Torre: «Izugarri gustuko dut paleolitikoko ehiztari-biltzaileen komunitateak nondik mugitu ziren jakitea»

Ikertzen dut

2 min

Marta Sánchez de la Torre: «Izugarri gustuko dut paleolitikoko ehiztari-biltzaileen komunitateak nondik mugitu ziren jakitea»

Marta Sánchez de la Torre Historian doktorea da, Nazioarteko Aipamena du Bartzelonako Unibertsitatean (2015), eta Historiaurreko irakasle agregatua da Bartzelonako Unibertsitateko Historia eta Arkeologia Sailean. SERP taldeko ikertzailea eta Bartzelonako Unibertsitateko (IAUB) Institut d ‘Arqueologiako kidea da.

Bere ikerketa ildo nagusia historiaurreko gizarteen mugimenduaren azterketan oinarritzen da, material litikoen analisi geokimikoaren bidez, eta gaur egun SPEGEOCHERT proiektua zuzentzen du, Europako Ikerketa Kontseiluak finantzatzen duena, Starting Grant ekintzen bitartez. Doktorego aurreko eta osteko egonaldiak egin ditu prestigio handiko ikerketa zentroetan Frantzian, Italian eta Kanadan.

2023tik Espainiako Gazteen Akademiako kide osoa da, eta “María Moliner” Gazteentzako Ikerketa Sari Nazionala jaso zuen 2025ean Humanitateen arloan.

Marta Sánchez
Irudia: Marta Sánchez de la Torre ikertzailea. (Argazkia: Marta Sánchez de la Torrek emana).

Zein da zure ikerketa arloa?

Nire ikerketa arloa historiaurreko arkeologia da. Eta, hain zuzen, material litikoen analisi geokimikoa, historiaurreko taldeen lurraldetasuna eta mugikortasuna hobeto ulertu ahal izateko.

Zergatik aritzen zara arlo horretan?

Izugarri gustuko dudalako paleolitikoko ehiztari-biltzaileen komunitateak nondik mugitu ziren, mendi inguruarekin nola esku hartu zuten eta klima baldintza aldakorretara nola egokitu ziren jakitea.

Izan al duzu erreferentziazko figurarik zure ibilbidean?

Bai, erreferenteak izan ditut, bai gizonezkoak, bai emakumezkoak, eta beti erraza ez den bide honetan aurrera egitera animatu naute.

Zer aurkitu edo konpondu nahiko zenuke zure arloan?

Jakin nahi nuke giza talde paleolitikoek Pirinioak bezalako mendilerroak zeharkatzeko zein ibilbide egin zituzten.

Zein aholku emango zenioke ikerketaren munduan hasi nahi duen norbaiti?

Nire gomendioa litzateke egunerokoan irmoa izatea, eta ez ematea amore bidea zaila bihurtzen denean; izan ere, ahaleginarekin eta konstantziarekin helburua lor daiteke.


Jatorrizko elkarrizketa Mujeres con Ciencia blogean argitaratu zen 2026ko irailaren 5ean: Marta Sánchez de la Torre: «Me apasiona tratar de conocer por dónde se movieron las comunidades cazadoras-recolectoras paleolíticas».

Itzulpena: EHUko Euskara Zerbitzua.


Ikertzen dut atalak emakume ikertzaileen jardunari erreparatzen die. Elkarrizketa labur baten bidez, zientzialariek azaltzen dute ikergai zehatz bat hautatzeko arrazoia zein izan den eta baita ere lanaren helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.