Ilustrazioak arte izateaz gain informazio iturri ere badira. Horregatik, zientziaren dibulgazioan oso tresna erabilgarriak dira, mezua aberasten laguntzen dutelarik. Izan ere, giza garunak irudiak arin ulertu eta oso ondo gogoratzen ditu.
Ilustrazio zientifikoek mezua ahalik eta hobeto transmititzen laguntzea xede duten heinean, arlo honek onura asko ekartzen ditu zientzia-dibulgazioan.
Ilustrazioek arlo zientifiko desberdinetan nola laguntzen duten jakiteko, Vega Asensio biologo, ilustratzaile eta diseinatzaile zientifikoarekin elkartu gara.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] zuzen, graduondoko ikasketak bukatu zituenean, Vega Asensio Herrerok sortutako estudioan hasi zen lanean (NorArte Visual Science), eta han jarraitzen du. Bezeroek […]