Ariman sinesteko hainbat arrazoi ditu jendeak. Arrazoi kulturalez gain baina hauek informatuta. Heriotzetik hurbileko esperientziak eta esperientzia mistikoak bezala. Jesús Zamoraren Why people believe in the soul (2): near-death and mystical experiences.
Gaitz ezaguna da dislexia eta, gehiago edo gutxiago, artatua. Pertsona askok, horietako batzuk ospetsuak, dislexiko direla esateak laguntzen du horretan. Beste kontu bat da diskalkulia, “matematiketan kaskarra da” batekin alboratzen dena, egiatan umearen etorkizunerako inplikazio sakonak dituen arren, zenbait zentzutan dislexiak baino gehiago. Diskalkuliatik ere atera daiteke: Ramón Alonsoren Exiting dyscalculia.
Sistema kuantikoak ikertzeko erabiltzen diren metodo matematikoak konplexuak izan behar dira nahitaez. Ikertutako sistema egoera egonkorretik kanpo baldin bado biderkatu egiten da konplexutasun hori. Horregatik dira hain garrantzitsuak garapenak. DIPCk An efficient tensor network algorithm for capturing thermal states of 2D quantum lattice systems
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.