Gibelak, birikiek edota giltzurrunek ez dute etenik egiten lotan gaudenean. Era berean, entzefaloak ere lanean jarraitzen du loaldian. Organo hauetako edozeinek funtzionatzeari utziko balioke lotan gaudenean, emaitza berbera litzateke kasu guztietan: heriotza. Baina gure kontzientzia ez badago operatibo, zertan dabil orduan gure garuna lotan gaudenean?
Maiz egiten diren galderak ataleko bideoek labur eta modu entretenigarrian aurkeztu nahi dituzte, agian, noizbait egin ditugun galderak eta hauen erantzunak. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
3 iruzkinak
[…] Zientzia kaiera / 2019-05-13 / 00:01:55 […]
[…] datuak analizatu dituzte. Besteak beste, giza garapenean zehar lotan ematen diren orduen kopurua, REM fasearen iraupena eta, garunaren eta gorputzaren tamainen datuak aztertu dituzte. Ondoren, eredu matematiko […]
[…] ingelesezko siglen arabera. Frogatu zuten pertsona bat lokartu eta ordu eta erdi inguru geroago aldaketa bereizgarriak antzematen zirela amets egitearekin lotzen ziren entzefalogramaren uhinetan: begien mugimendu azkarren agertzea eta […]