Baliteke noizbait ikusi izana txirrindulariren bat mendatea jaisten, ezta? Horrela izan bada ikusiko zenuen postura aerodinamikoak hartzen dituztela jaitsieran. Kronoari milaren bat lapurtzeko egiten dute. Baina balio al du zerbaiterako horrelako postura bat hartzeak? Eta horrela balitz, zein litzateke posturarik hoberena abiadura handiena lortzeko?
Maiz egiten diren galderak ataleko bideoek labur eta modu entretenigarrian aurkeztu nahi dituzte, agian, noizbait egin ditugun galderak eta hauen erantzunak. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.