Lurzoru osasuntsuak izatea benetan garrantzitsua da, izan ere, gizakiok jaten dugunaren gehiengoa horietatik dator, klima aldaketa arintzen laguntzen dute eta uraren zikloa erregulatzen dute. Lurzoruak sistema biziak dira, eta planetako biodibertsitate handiena dute, mikroorganismo ugari daudelako bertan.
Lurzoruetako Mikroorganismoen Ekologia taldeak mikroorganismoen azterketa du lan-ildo nagusi eta, hain zuzen ere, klima-aldaketek, lurzoru kutsatuek edota nekazal praktika desberdinek lurzoruan duten inpaktua aztertzen dute.
Neiker-Tecnaliako Lurzoruetako Mikroorganismoen Ekologia taldeko kidea da Lur Epelde, eta berarekin hitz egin dugu lantaldeak jorratzen duen azterketaren nondik norakoak eta erronka nagusiak ezagutzeko.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
2 iruzkinak
Oso interesgarria. Mila esker.
[…] etorri da Lur Epelderi bideotxo bat grabatzera, gure lantaldeko lan ildo nagusiei buruz. Ikusi bideoa hemen. Eskerrik […]