Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita
Kanpoaldeko Abran izan den flora eta fauna komunitate aldaketak dira Bilboko itsasadarreko leheneratze prozesuan protagonistetako bat. Komunitateek hobekuntza nabarmena izan dute industria garaiarekiko, uraren gardentasuna eta kalitatea hobetu direlako. Industria garaian Bilboko itsasadarreko bizia kinkan izan zen kutsadura dela eta. Uraren garbitze prozesuak egoerari buelta ematea ahalbidetu du.
Hiru momentu bereizi daitezke kanpoaldeko Abran izandako prozesuan:
– 199o. urtean uren arazketa hasi zen. Momentu hartan uraren egoera nahasgarria eta osasungaitza zen. Toxikotasun kimikoa handia zen. Uhertasuna ere handia zen, argiak ia ezin zuen ur zutabea zeharkatu gardentasuna nahikoa ez zelako eta itsas hondoa ez zen egokia bizitzeko. Bakterio-toxikotasuna, bere aldetik, bakterio fekalen presentzia handia zegoen, E. coli eta estreptokokoak, bereziki.
– 2002. urtean uren tratamendu biologikoa hasi zen. Egoera hobea zen. Toxikotasun kimikoa ertaina zen. Uhertasuna ere behera egin zuen eta, honi esker, argi izpiek uretan sar zitezkeen. Bakterio fekalen kontzentrazioa murriztea lortu zen, uren tratamendu biologikoari esker.
– 2018. urtean saneamendu plana osatu zen. Orokorrean, egoera osasungarriagoa da. Toxikotasun kimikoa txikia da. Uhertasuna ere txikia da eta argi izpiek sakonera handiagora heltzen dira. Honi esker ekosistema konplexuagoak eratzen dira. Bakterio-toxikotasunari dagokionez, bakterio fekalen kontzentrazioa baimendutako mailan dago.
Hau guztiau, zientzia eta teknologiaren erabilerari esker. Honi guztiari buruz idatzi zuten Maria Bustamantek, Isabel Diezek, Javier Tajadurak, Endika Quintanok, Nahiara Muguerzak, Jose Ignacio Saiz Salinasek eta Jose Maria Gorostiaga Garaik.
Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita
Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita / La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnología proiektua infografia sorta bat izan zen hasieran, Ibaizabal itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakusten duten infografia bilduma batekin osatutako erakusketa.
Ondoren, zientziaren arlotik landutako artikulu sorta etorri zen euskaraz blog honetan bertan irakurgai eta gaztelaniaz Cuaderno de Cultura Científica blogean.
Proiektu honen bideo-sorta:
- Bilboko itsasadarreko eta inguruko geologia
- Berreskurapena Bilboko itsasadarrean: fauna
- Meatzaritza: itsasadarra garraio bide
- Itsasadarrean bizia berreskuratzeko azpiegiturak
- Planktona Bilboko itsasadarrean, kate trofikoaren oinarri
- Metroak Bilboko itsasadarrean dituen pasabideak
- Flora eta faunaren bilakaera Abran
- Bizkaia Zubia, Aro Industrialaren ikonoa
- Bilboko itsasadarra, etengabeko bilakaeran