Gure espezieak planetako uraren %2.5 baino ezin du edan. Ur geza lortzeko sistema industrial efiziente eta ekologikoek, beraz, ideia ona dirudite. Goroldioa erabilita, adibidez. Daniel González Muñozen Drinking water using green moss
Izurdeak, baleak, fokak eta pinguinoak ez dira arrainak. Hori jakinda, zenbat arrain soinu ezagutzen dituzu? Mila espeziek baino gehiagok egiten dituzte soinuak. Wait, fish make sounds?, Audrey Looby et al.
Iman superpotenteen belaunaldi berrien oinarria organikoa izatea oso posiblea da: lantanido konplexuak. DIPCren Lanthanide-lanthanide bonding as the basis of next-generation powerful permanent magnets
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.