Norena da esaldia?

Emakumeak zientzian

Urteko azken egun honetarako, ohi bezala, jolas bat proposatzen dizugu zientzialariei eta hauek egindako ekarpenei buruz dituzun ezagutzak probatzeko.

Emakume zientzialariek esandako hamabost esaldi zerrendatu ditugu. Esaldi horietan suma daiteke bakoitzak zer diziplina jorratu duen eta, agian, pixka bat ikertuz, aipuaren atzean nor dagoen asmatuko dugu.

Laguntza osagarri gisa, esaldien hamabost egileak agertzen dira irudian, baina ez nahitaez aipuen hurrenkera berberean ordenatuta.

esaldia
Irudia: Aipuen egileak diren 15 zientzialariak. (Argazkiak: Wikimedia Commons)

Zer egin behar da?

Zientzialariak eta aipuak lotzea proposatzen dizugu. Esaguzu nork esan zuen esaldi bakoitza, mezu bat utziz artikuluaren azpian dagoen iruzkinen kutxatilan. Erronkari behar bezala erantzuten diotenen artean, zientziari buruzko liburu bat zozkatuko dugu. Urtarrilaren 9ra arteko epea duzu erantzunak uzteko. Urtarrilaren 10ean argitaratuko dugu esaldi bakoitza norena den eta baita nork jasoko duen saria ere.

Jokoari aurre egiteko, Zientzia Kaiera eta Mujeres con Ciencia blogak oso lagungarriak izan daitezke. Animatu zaitez!

Aipuak

1. Matematikaren edertasuna jarraitzaile pazienteenei baino ez zaie erakusten.

2. Ez naiz ezer, ez dut ezer egin; naizena, dakidan guztia nebari zor diot. Berak moldatu zuen tresna bat besterik ez naiz; ondo entrenatutako txakurtxo batek ere gauza bera egingo zukeen.

3. Artemisia mina antzinako txinatar medikuntzaren oparia da. Baina ez da Txinako medikuntzaren jakinduriak fruituak eman dituen kasu bakarra.

4. Ikerketarik gabeko herrialdea garapenik gabeko herrialdea da.

5. Matematikaren ezagutzan sakontzeko aukerarik izan ez duenak aritmetikarekin nahasten ditu eta astuntzat hartzen du. Egia esan, irudimen handia eskatzen duen zientzia da.

6. Etxera bueltatu eta sukaltarrian plater pila bat aurkitzea baino zerbait okerragoa dago: laborategira ez joatea!

7. Deskonexio handia dago zientifikoki frogatu denaren eta jende gehienak uste duenaren artean.

8. Defenda ezazu pentsatzeko duzun eskubidea, hobe baita oker pentsatzea ez pentsatzea baino.

9. Ez izan zalantzarik, herritar pentsalari eta konprometitu talde txiki batek mundua alda dezake. Izan ere, lortu duten bakarrak dira.

10. Zuhaitzak landatzeko metodo praktiko horrekin, emakumeak konturatu dira ingurumena zaindu edo suntsitzeko benetako aukera dutela. Esperientzia horiek beren autoestimua garatzen laguntzen dute, eta ahalmen handiagoa ematen diete beren bizitzetan.

11. Behaketak gaixoaren egoeraren berri ematen du, hausnarketak zer egin behar den erakusten du, trebezia praktikoak nola egin behar den adierazten du. Prestakuntza eta esperientzia beharrezkoak dira jakiteko nola eta zer behatu; jakiteko nola eta zer pentsatu.

12. Ikusmena zertxobait galdu dut, entzumena, aldiz, asko. Hitzaldietan ez ditut ondo ikusten proiekzioak eta ez dut ondo entzuten. Baina orain hogei urte nituenean baino gehiago eta hobeto pentsatzen dut.

13. Ez didazu poesia filosofikorik eskainiko. Ordena aldatu! Emango didazu filosofia poetikoa, zientzia poetikoa?

14. Edertasun sinboliko bezain erreala dago hegaztien migrazioan, itsasgora eta itsasbeheran, udaberrirako prest dauden hosto eta lore-begien tolesturetan. Infinituki indarberritzen duen zerbait dago naturan behin eta berriz errepikatzen diren leloetan, egunsentia gauaren ondoren datorrela eta udaberria neguaren ondoren.

15. Zientzia ederra da, eta edertasun hori dela eta, lan egin behar dugu zientzian; eta, agian, noizbait erradioa bezalako aurkikuntza zientifiko bat gizateria osoarentzat onuragarria izan daiteke.

Urtarrilaren 10a: ‘Norena da esaldia?’ jolasaren soluzioa

Erantsitako dokumentu honetan dituzue erantzun zuzenak, aurkeztutako esaldien emakume zientzialari egileak. Eta, nahi izanez gero, gogoratu jolasean parte hartu ez baduzu ere, emaitzak ikusi aurretik izenak igartzen jarrai dezakezula.

Zientzia Kaieran jasotako bi erantzunak zuzenak dira. Parte-hartzaileen artean zozketa egin dugu eta gure sarien irabazlea… Miren izan da! Berarekin harremanetan jarriko gara, zientziari buruzko liburu bat eta kamiseta bat bidaltzeko.

Eskerrik asko parte hartu duzuenoi, eta… zorionak Mireni!


Egileez:

Marta Macho Stadler, (@Martamachos) UPV/EHUko Matematikako irakaslea da eta Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mujeres con Ciencia blogaren editorea.

Uxune Martinez, (@UxuneM) Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko arduraduna da eta Zientzia Kaiera blogeko editorea.

4 iruzkinak

  • Kaixo!

    Hemen nire erantzunak:
    1.- Maryam Mirzakhani, matematikaria
    2.- Caroline Herschel, astronomoa
    3.- Tu Youyou, medikua
    4.- Margarita Salas, biokimikaria
    5.- Sofia Kovalevskaya, matematikaria
    6.- Chien-Shiung Wu, fisikaria
    7.- Lynn Margulis, biologoa
    8.- Hypatia, matematikaria
    9.- Margaret Mead, antropologoa
    10.- Wangari Muta Maathai, biologoa
    11.- Florence Nightingale, erizaina eta estatistikaria
    12.- Rita Levi Montalcini, medikua eta neurozientzialaria
    13.- Ada Lovelace, matematikaria
    14.- Rachel Carson, biologoa
    15.- Marie Curie, fisikaria

  • Aupa, gure erantzunak jarraian. Eskerrik asko!
    1. Maryam Mirzakhani
    2. Caroline Herschel
    3. Tu Youyou
    4. Margarita Salas
    5. Sofia Kovalevskaya
    6. Chien-Shiung Wu
    7. Lynn Margulis
    8. Hipatia Alexandriakoa
    9. Margaret Mead
    10. Wangari Maathai
    11. Florence Nightingale
    12. Rita Levi
    13. Ada Lovelace
    14. Rachel Carson
    15. Marie Curie

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.