Gizakiak antzinatik izan du jakin-mina Ilargiarekiko eta hamaika ikerketa egin dira Lurreko satelite natural bakarra hobeto ezagutzeko. Eklipseak behatzen, izar bitarren argia analizatzeak bi izarren tamaina eta argitasunaren inguruko informazioa lortzea ahalbidetzen du. Ilargi eklipseekin K.a. III. mendean, Samoko Aristarkok ondorioztatu zuen Ilargia 60 lur-erradiora zegoela Lurretik. Gaur egun ikusi da gero eta urrunago dagoela.
1959. urteraino ez genuen Ilargiaren aurpegi ezkutua ikusterik izan. Astronomiaren zientziaz gain, bestelako zientziak garrantzitsuak ere izan dira satelite honen ezagutzan; geologia besteak beste. Mareta Nelle West geologoak aukeratu zuen Ilargiko lehen giza aztarna markatuta geratuko zen lekua.
Ilargiaren ikerketei errepaso egin dio gure Kiñuk hainbat datu ekartzeko gaurkoan.
Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.
Egileaz:
Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.