Kiñuren begirada: neutrinoak

Kiñuren begirada

Azken aldian geroz eta gehiago entzuten da “neutrino” hitza. Zer dira neutrinoak? Non daude eta nolakoak dira?

Galdera hauek erantzungo dizkigu gaurkoan Kiñu kirikinoak.

Neutrinoak masa oso txikiko eta kargarik gabeko partikulak dira. Ia argiaren abiaduran bidaiatzen dute eta oso ugariak dira unibertsoan. Baina ez espazio zabalean bakarrik; momenturo gure gorputza gurutzatzen dute milioika neutrinok, eta ez dugu sumatu ere egiten.

Hain partikula iheskorrak izanik, oso zailak dira hautematen eta ikertzen. 1930. urtean, Wolfgang Pauli fisikariak proposatu zuen lehen aldiz neutrinoen existentzia, baina ez ziren 1956. urtera arte detektatu. Ordea, misterio asko gordetzen dituzte oraindik; pentsatzen da unibertsoa gobernatzen duten indarrak ulertzen lagundu dezaketela.

neutrinoak

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.