Zure aitonaren oinek, lurrin batek edo erre den gosariko ogi xigortuak badute zerbait komunean: usaina dute.
Egunean 23.000 bat aldiz arnasten duzu. Egiten duzun bakoitzean, nahi edo ez, usaina hartzen duzu. Aromak, esentziak, hatsak edota kiratsak. Berta Paramok, ilustrazioaren, zientziaren eta umorearen bidez, usaimenaren funtzionamendua azaltzen du liburu honetan.
Inguratzen zaituen airea molekulaz josita dago, begi bistaz ikusten ez badituzu ere, eta arnasgora bakoitzean, zeruan ikusten dituzun izar adina molekula sartzen dira zure barruan. Usaimenak, gainerako zentzumenek bezalaxe, gure inguruaren informazioa ematen digu.
Usaindu. Lurrinak, esentziak, hatsak eta kiratsak liburua Jakin-egarri direnen jakin-mina bildumaren parte da. Jakin-minak bultzatuta egiten dira lorpen zientifiko handienetako asko “zergatik?” eta “nola?” galdetu zutenen jakin-minak bultzatuta. Bilduma honen xedea da ezagutza transmititzea, entretenitzea, eta, batez ere, jakin-egarri diren buruak inspiratzea.
Argitalpenaren fitxa:
- Izenburua: Usaindu. Lurrinak, esentziak, hatsak eta kiratsak
- Jatorrizko izenburua: Oler. Aromas, esencias, hedores y pestilencias
- Egilea: Berta Páramo
- Berrikuste zientifikoa: Laura López-Mascaraque
- Itzulpena: Lete Itzulpenak
- Argitaletxea: CSIC Argitaletxea / Zahorí
- Hizkuntza: Euskara
- Urtea: 2024
- Orrialdeak: 48
- ISBNa: 978-84-00-11260-8
Iturria:
CSIC Argitaletxea: Usaindu. Lurrinak, esentziak, hatsak eta kiratsak.
1 iruzkina
[…] Ragazzi Awards sarietan, Robotlandek (Zahorí Books) APIMen ez-fikziozko saria jaso zuen, eta Usaindu. Lurrinak, esentziak, hatsak eta kiratsak (CSIC eta Zahorí Books) The BRAW Amazing Bookself-en hautatu […]