Kiñuren begirada: intsektuak

Kiñuren begirada

Milioi bat espezie intsektu baino gehiago daude katalogatuta eta gaurkoan planetako biztanle txiki horiei buruz hitz egingo digu Kiñuk. Animalia ezagunen % 80 baino gehiago dira intsektuak.

Oraindik asko dago jakiteko bizidun hauei buruz, baina badakigu ekosistemen biziraupenean funtsezkoak direla. Zientziak intsektuen inguruko gero eta funtzio eta ezaugarri gehiago deskubritzen dizkigu. Adibidez, aurten jakin dugu Vanessa cardui tximeletak Afrikatik Hego Amerikara migra tu duela Ozeano Atlantikoa zeharkatu eta 4.200 km hegan eginez. Iaz, esaterako, Drosophila melanogaster edo frutaren euliaren larbaren garunaren mapa osoa egin zuten ikertzaileek.

Gaurkoan, gure trikuak, animalia hauez ezagutzen dugunari egingo dio so eta hainbat funtzio eta zenbait ezaugarri azalduko dizkigu.

intsektuak

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.