Ezjakintasunaren kartografia #525

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.

Irudia: Natalia Jagielska

Azterketa berri batek agerian utzi du proteina batzuk sintetizatu bezain laster taldekatzen direla, haien egonkortasuna taldekatze horren beraren mende baitago. How certain proteins assemble as soon as they are synthesized

Trantsizio-metalen trikalkogenuroak hain dira bereziak, presioarekiko erantzun elektrikoa asimetrikoa dela. Giant anisotropic piezoresponse in layered ZrSe3, Borna Radatovide, Roberto D ‘Agosta eta Andrés Castellanos-Gómez.

Pterosauroak zeruan nagusi izan ziren isatsaren xehetasun bati esker. How pterosaurs ruled the skies por Natalia Jagielska. Natalia Jagielskaren eskutik.

Badakigu grafeno-geruza bat angelu magiko jakin bat osatuz jartzen denean gauza harrigarriak gertatzen direla, hala nola xaflak supereroale bihurtzea. Baina zer gertatzen da xafletako batek zuloak dituenean? Hori galdetu du DIPCko jendeak. Twisting nanoporous graphene on graphene


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.