Atzekoz aurrera

Zientziaren historia

1 min

Atzekoz aurrera

Gure arbasoak sailaren lehen denboraldian primateak izan ziren protagonistak. Lehen bereizketa sudur hezea duten Lemuriformeen eta sudur lehorra dugun haplorrinoen artekoa da, eta Madagaskarko lemurrei esker espeziazioari so egin zaio. Tarseroen bidez daltonismoa eta koloreen pertzepzioa azaldu da, eta simiiformeen artean platirrinoak eta katarrinoak bereizi dira, plaken tektonikak tximinoak Amerikara nola iritsi ziren kontatzeko aukera emanda.

Halaber, isatsa duten zerkopitekoak eta isatsik ez dugun hominoideoak aurkeztu dira, hylobateen taldeaz eta talde monofiletiko/parafiletikoei arreta jarriz. Horrez gain, orangutanen eta gorilen arbaso komunak nola ulertzen diren azaldu da.

Hominoideen barruan Hominini leinua hartu izan da aztergai, txinpantzeak eta bonoboak ditugulako lehengusurik gertukoenak, eta hortik aurrera Hominina subtribura salto egin dugu Lucy Australopithecus eta gure bi hanken gaineko ibilera azaltzeko. Paranthropus generoa bereizi ondoren Homo generoa heldu da, gizaki egiten gaituenaren inguruan eta zenbat giza espezie dauden azalduz, kontatzeko moduak erantzun desberdinak ematen dituela ikusita. Ondoren, neandertalak izan dira mintzagai, gure espeziearekin gurutzatu eta arbaso ere izan zirelako, eta horrek lotu gintuen gizateriaren kolonizazio globalaren kontakizunera.

Azkenik, Cro-Magnonez eta Europako gizaki modernoaren kategoria kulturalari ekin diogu, eta “denok gara Eneko Aristaren ondorengo” bideoan azaldu den bezala guztiok familia bera gara eta oso gertutik konpartitzen ditugu arbaso komunak.

arbasoak
Irudia: “Gure arbasoak” sailaren lehen denboraldiaren informazioarekin posterra. (Argazkia: Theklan – CC BY-SA 4.0 lizentziapean. Iturria: Wikimedia Commons)

Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.