Hegazkinen desplazamendua hegalei atxikitzen zaizkion turbinei esker lortzen da. Airea konprimatu eta errekuntzako ganberetan sartzen da, non erregaiak etengabe erretzen diren. Presio eta tenperatura altuko airea turbina batera eramaten da, partzialki zabaltzen baita konpresorea mugitzeko duen energia lortzeko. Atzeko errodamenduen karkasa (Tail Bearing Housing-TBH) presio baxuko turbina amaieran dagoen pieza estatikoa da.
Gaur egun, TBH formako egiturak forjaketa eta galdaketa prozesuak bateratuz fabrikatzen dituzte pisua murrizteko eta Inconel 718 aleazioan egiten dira. Inconel 718 goi mailako nikel-kromo aleazio bat da, ingurune korrosiboak jasateko diseinatu dena. Izan ere, aleazio honek aparteko propietateak erakusten ditu, esate baterako, erresistentzia handia du isurpen eta hutsegite tentsioetan tenperatura altuetan. Material honen erabilera turbinen, sektore aeroespazialean, energia nuklearra sortzeko instalazioetan eta beste hainbaten nagusitzen da.
Lan honen helburua da konformazio inkrementalaren eta bola-leunketaren konbinazioaren azterketa egitea. Horrela, Tail Bearing Housing (TBH) presio baxuko turbina amaieran dagoen pieza estatikoa da eta TBH-en baoak zatietan fabrikatu ahal izango dira konformazio inkrementalaren bidez ondoren bola hidrostatiko bidezko leunketa tratamendua aplikatuz. Akabera tratamendu hau beharrezkoa da, konformazio inkrementalak piezari ematen dion gainazal akaberak ez baititu sektore aeronautikoak eskatzen dituen zimurdura-baldintzak betetzen.
Konformazio inkrementalaren eta bola-leunketaren konbinazioa balioztatzeak berrikuntza-maila handia aurkezten du eta aitzindaria da bere aplikazioan.
Artikuluaren fitxa:
- Aldizkaria: Ekaia
- Zenbakia: Ale berezia 2019
- Artikuluaren izena: Inconel 718 aleaziozko pieza asimetriko baten konformatzea prentsa gabe?.
- Laburpena: Artikulu honek berresten du posible dela Inconel 718 aleaziozko pieza asimetriko bat prentsa gabe konformatzea. Aurkeztutako ikerketa-lanak bola bidezko leunketa hidrostatikoaren errendimendua balioztatzeko asmoa du, aurrez inkrementalki konformatutako Inconel 718 aleazio aeronautikoko piezetan. Lanaren helburua pieza aeronautikoen gainazal akaberaren optimizazioa da. Konformazio inkrementalaren eta bola-leunketaren konbinazioa balioztatzeak berrikuntza-maila handia aurkezten du eta aitzindaria da bere aplikazioan. Pieza konformatuaren gainazalaren kalitatea aztertu ondoren bola bidezko leunketa hidrostatikoa aplikatu da. Egindako emaitzek baieztatu dute proposatutako estrategiaren bideragarritasuna, zimurtasuna % 33 eta % 70 artean murriztea, tratatutako eremuaren arabera.
- Egileak: Ariadna Gil Vildósola, Adrián Rodríguez Ezquerro, Edurne Iriondo Plaza, Mariluz Penalva Oscoz, Mikel Ortiz Edesa, Luis Norberto López de Lacalle Marcaide
- Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua
- ISSN: 0214-9001
- eISSN: 2444-3255
- Orrialdeak: 57-70
- DOI: doi.org/10.1387/ekaia.19902
Egileez:
Ariadna Gil Vildósola Metal Estalki S.L. enpresako ingeniaria da. Adrián Rodríguez Ezquerro eta Luis Norberto López de Lacalle Marcaide Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroko (CFAA) ikertzaileak (CFAA) dira.
Edurne Iriondo Plaza UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikertzailea da eta Mariluz Penalva Oscoz eta Mikel Ortiz Edesa Tecnalia, Industria eta garraioa zentroko ingeniariak dira.