Ezjakintasunaren kartografia #471

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Hitz funtzionalak

Hitz funtzionalak hizkuntza baten % 60 dira, karga semantiko txikia dute, hizkuntza guztietan daude eta erabilera baliokideak dituzte. Adibide bat erakusleak lirateke. Norbaiten ustez beharrezkoa da sistematikoki egiaztatzea. Juan F. Trillok Yes, we all use ‘this’ and ‘that’, so what?

Material bat isolatzailea izatetik supereroalea izatera pasa daiteke argi pixka batekin, eta, horrek, askotariko aplikazioetan etengailu izateko hautagai bihurtzen du. Purple bronze, from insulator to superconductor and back

Zelulen zatiketa gertatzen den zehaztasunaren eta neurona neokortikalen kopuruaren eta, beraz, gaitasun kognitiboen, arteko korrelazioa ikusi da. Precise cell division and cognition in modern humans, Daniel Moreno Andrésen eskutik.

James Webb Espazio Teleskopioa, unibertsoaren adina bezalako arazo kosmologikoak birplanteatzera behartzen ari da. Dena galaxia primitiboekin hasten da… Rajendra Guptak Is new physics needed to explain the early galaxy problem?


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.