Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Gehiengoak erabakitzen duenaren arabera hartzen badira erabakiak talde batean, informazioa gehitzeko moduak paradoxetara eramango gaitu. Beraz, nola hautatu bozkatzeko sistemarik egokiena? José Luis Ferreirak azalduko digu Game Theory and the discursive dilemma-n.
Soken teoriaz hitz egiten entzun baduzu baina ez baduzu inoiz aditu nolakoa den, Carlos Shahbazik formula matematikoen argotean barneratuko zaitu. Ez dira testu zailak baina erronka atsegina dira “teoria guztien ama”rekiko interesa duen irakurlearentzat: The geometry of String Theory compactifications (II): finding the Calabi-Yau manifold.
Azalera guztiek ez dute korronte elektriko berdina jasotzen. Hau berori ezusteko fenomeno kuantikoei sor zaie. DIPCkoek azaltzen dute The spin texture of surfaces and electron scattering-en.
Sortzen garen unetik eragina dute ingurumen-faktoreek gure garapenean eta baita ere gure garunaren garapenean. Horrela bada, posible litzateke txirotasuna pairatu duen gizaki baten garuna antzematea begirada sinple batekin? Edota, eragingo luke krisiak gure seme-alaben adimenaren garapenean? José Ramón Alonsok du erantzuna The poor brain artikuluan.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.