Ezjakintasunaren kartografia #53

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 53

Edertasuna ikerketa zientifikoaren oinarrizko helburu bezala identifikatzen duen platonismoaren eta, irizpide estetikoak subjektiboak direla onartzen duen eszeptizismoaren artean ibilbidea bilatzen ari diren egileek osatzen dute Halflingsen tribua. Eszeptizismoaren irizpideen arabera estetikak ez du zeregin epistemikorik zientzian. Izan ere, erlijioaren antzera, askoz jota, ikertzailearen pizgarri pertsonala baino ez da. Hau da Jesús Zamoraren arrazoibidea haren artikuluan: Science and the search of beauty (2): the halflings’ view.

Asteon Marteko atmosferan dagoen “gauza erraldoi” hortaz baino ez da hitz egin. Eta honi buruz mintzatzeko, Nature aldizkarian ikerketa nola gauzatu zen jakitera eman duen egileetariko bat baino hoberik ez dago, ezta? Santiago Pérez-Hoyosen artikulua: The dawn plume looming over Terra Cimmeria.

Egile batzuen ustez, gure egungo ingurumen-inpaktuak zor dio etorkizunari ordaina. Eta hau, norberaren ekintza ordaingarriez osatuta egon beharko litzateke. Baina agindu etiko hau aurrera eramateko, oinarri ekonomiko bat behar da ezinbestean. Hori berori da José Luis Ferreirak azaltzen diguna: Economics and the ethics of carbon emissions.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.