Espazioak gaixotasuna eta arriskua dakartza bere baitan, eta ilun eta isila da. Star Strek saileko pertsonai batek sortu zuen definizio zorrotz eta ezkor hori: Leonard “Bones” doktorea.
Definizio hori, medikuntza espazialarekin uztar liteke, baina hori alde batera utzita, azken asteotan, Science aldizkarian hainbat misio eta ikerketaren berri eman izan da. Izan ere, espazioko objektu txikien, ilunen eta isilenak aztertu dira. Bertan lur hartu ahal izateko, zorrotz neurtu behar dira abiadura, grabitatea eta denbora, matematikako baliabideak erabiliz.
Handiagoak diren gorputzek bereganatzen dute arreta handiena aldizkarietako azaletan, albistegietan edo ikerketetan, eta izan ere, azken hauek ikusten ohitu gara azken urteotan. Rosettak eta Philaek izugarrizko argazkiak eskaini dizkigute: hausturak, inpaktuek eragindako kraterrak, material hauskorra eta fosak, duna aldeak, mendiak, labarrak, azal leunak, irtenguneak, pikuak… Bertan hautsa pilatzen joan da, eta 67P/Churyumov-Gerasimenko hau paradisu bat da geologo planetarioentzat.
Hainbat objektu ezagutzen joan gara 67/P horretan. Besteak beste, azpimarratu dute kometa oso iluna dela. Bere albedoa oso baxua da eta hartzen duen argiaren %6a baizik ez du islatzen. Rosetta eskura izanda ere, luzaro ezkutatzen zaigu irrati-isiltasunpean. Izan ere, zundak hartzen duen uhin orok 28 minutu behar ditu hara iristeko.
Erraz ulertuko dugu hori ez dela hainbeste denbora, kontuan hartzen badugu seinale batek 36 ordu behar dituela Voyager dagoen toki sakonetik Lurrera joan-etorria egiteko. Seinaleak argiaren abiadura hartzen du edonola.
Arrisku asko pairatu behar ditu 10 urteko misio batek, espazioan zehar. Hor dugu adierazle gisa Philae iazko azaroaren 12an bere amaierara iritsi zenekoa. 67/P horretan lur hartzea, horra erronka!
3,6 km/orduko abiadura besterik ez zuen lortu bere jaitsieran. Gizakiok paseoan baina polikiago joan zen, baina hala ere, bote egin zuen, eta bi ordu behar izan zituen berriz azala ukitzeko.
Edonola, zoruan izan duen egoera ezegonkorra, adierazgarria izan da guretzat: egun badakigu bere porositatea %80koa dela eta itsasoan kortxo bat bezala geldituko litzatekeela flotatzen. Bere tenperatura 43ºC-koa da zero azpitik, eguzkitan dagoenean ere. Bere barnekoa aldiz, -243ºC-ra irits daiteke, iluntasunean behintzat. Gainera, gasa baino hauts gehiago dauka.
Bestetik, ur-ioiek kometaren inguruko atmosferan egiten duten ibilbidea aztertuta, ahaleginak egin dira magnetosfera kometaren inguruan nola sortu zen jakin ahal izateko. Edonola badakigu izotzak gasera sublimatzen eta ionizatzen joan direla.
Hainbatetan ez da ordea Lurretik kanpo egin behar, eta bertatik azter daitezke espazioan oso urrun dauden objektuak.
Nature aldizkarian plazaratu diren beste ikerketa batzuei esker, aukera egon da asteroide baten eremu magnetikoaren historia zehazteko. Horixe lortu dute meteoritoko nanopartikuletan duela 4.550 miloi urte bildutako informazio magnetikoa aztertuta. Horretarako, zientzialariek oso egonkorra den mineral baten lagin batzuk aztertu dituzte. Tetraenita izeneko mineral honek, gordea du meteoritoa sortu zen asteroidearen seinale magnetikoa.
Gure Lurraren eremu magnetikoa, bi tenperaturaren arteko alde batek sortua da, hain zuzen barne nukleo eta mantuaren tenperaturen arteko desberdintasunak sortua. Eremu magnetiko hau da eguzki-ekaitzetatik babesten gaituena, eta bai iparrorratzak norabidetzen dituena.
Antzerako zerbait gertatzen da asteroideen hasierako aldian. Izan ere, mantu solido eta harritsuak eratuak dira, baina bere nukleoa hozten eta solidotzen doan neurrian, asteroideek eremu magnetikoa sortzeari uzten diote. Hala ere, iragan hori islatuta geratzen da asteroideko materialetan. Hala gertatzen da behintzat, baldin eta garai hartan asteroideek tenperatura jakin bat izan bazuten.
Erreferentzia bibliografikoak:
- Thomas, N. et al. “The morphological diversity of comet 67P/Churyumov-Gerasimenko”. DOI: 10.1126/science.aaa0440
- Sierks, H. et al. “On the nucleus structure and activity of comet 67P/Churyumov-Gerasimenko”. DOI: 10.1126/science.aaa1044
- Hässig, M. et al. “Time variability and heterogeneity in the coma of 67P/Churyumov-Gerasimenko”. DOI: 10.1126/science.aaa0276
- Nilsson, H.et al. “Birth of a comet magnetosphere: A spring of water ions” de H. DOI: 10.1126/science.aaa0571
- Capaccioni, F. et al. “The organic-rich surface of comet 67P/Churyumov-Gerasimenko as seen by VIRTIS/Rosetta”. DOI: 10.1126/science.aaa0628
- Gulkis, S. et al. “Subsurface properties and early activity of comet 67P/Churyumov-Gerasimenko”. DOI: 10.1126/science.aaa0709
- Rotundi, A. et al. “Dust measurements in the coma of comet 67P/Churyumov-Gerasimenko inbound to the Sun” de Science, 23 de Enero de 2015. DOI: 10.1126/science.aaa3905
- Bryson, James F.J. et al. “Long-lived magnetism from solidification-driven convection on the pallasite parent body”. Nature. DOI: 10.1038/nature14114
Egileaz:
Javier San Martín (@SanMartinFJ) kazetaria da, eta artikulu hau “Activa Tu Neurona” blogaren (@ACTIVATUNEURONA) kolaborazioa da Zientzia Kaierarekin.
Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.
1 iruzkina
[…] Zerbitzuaren astrogeologia plana jarri zuen martxan. 1965ean amaitu zen, erakunde horri lotutako Astrogeologia Zentroa […]