Hitzaldia: “Nepaleko lurrikara: bat-bateko suntsipena etengabeko bilakaeran”

Ekitaldiak

Apirilak 25ean eta maiatzak 12an lurra bortizki astindu zen Nepalen. Egun haietan, Richter eskalan 7,9 eta 7,3 graduko indarra eduki zuten bi lurrikara indartsuk herrialdea txikitu zuten. Lurrikarak indar suntsitzailea dira gizakiontzat, baina indar eratzaileak dira lurrarentzat: Himalaia mendikatea sortu eta kontinenteen apurketa eta banaketa eragiten dute.

Nepaleko lurrikara

Nepalgo ezbeharraren moduko bat gertatzen den bakoitzean zalantza berdintsuak sortzen dira gizartean: Badago lurrikarak aurreikusteko aukerarik? Zergatik sortzen dira? Nondik dator haien suntsipen ahalmena? Zeintzuk dira munduan zehar arrisku sismiko handiena duten lurraldeak? Zein da gure inguruan lurrikara handiren bat gertatzeko dauden aukerak? Arturo Apraiz UPV/EHUko geodinamika-irakasleak galdera hauei erantzuna emango die ‘Nepaleko lurrikara: bat-bateko suntsipena etengabeko bilakaeran‘ izeneko hitzaldian.

Ekitaldi hau ekainaren 23an burutuko da arratsaldeko 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Mediateka aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldia euskaraz egingo da.

Hitzaldia: “Nepaleko lurrikara: bat-bateko suntsipena etengabeko bilakaeran”

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.