Gaur egun antibiotikoen erabilera arrunta eta hedatua den arren, ez dugu ahaztu behar baliabide mugatu bat direla eta, ondorioz, neurriz eta modu egokian erabili behar ditugula. Horretarako, antibiotikoak zer diren, nola funtzionatzen duten eta zergatik diren mugatuak ulertzea ezinbestekoa da.
Lide Arana ikertzaileak gaia jorratuko du Antibiotikoak: lehen, orain eta… etorkizunean? hitzaldian martxoaren 18an, Ondarroako Kofradia Zaharrean, 18:30ean. Hitzaldia online ikusteko aukera ere izango da www.zientziarengiltzak.org helbidean.
Hitzaldi Zientziaren Giltzak elkarteak antolatu du eta bertan, Lide Aranak antibiotikoen aurkikuntzaz, antibiotikoek bete beharreko ezaugarriez eta funtzionamenduaz aritzeaz gain antibiotikoekiko erresistentziez ere arituko gara. Erresistentzia horiek nondik datozen eta nola heda daitezkeen jorratuko dugu arazo horren dimentsioaz ohartzeko. Izan ere, antibiotikoen aurkako erresistentziek gaur egun infekzioak tratatzeko ditugun terapien eraginkortasunaren galera ekar dezakete eta larriki mehatxatzen du osasun publikoa eta medikuntzaren oinarri oinarrian dauden esku-hartzeak.
Hizlaria
Lide Arana Urbieta, Biokimika eta Biologia Molekularrean lizentziatua da. Biomedikuntza eta Biologia Molekularra Masterra egin ondoren, 2012an doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. 2013tik lipido solidozko nanopartikulak garatzen dihardu eta 2018tik antibiotikoekiko erresistentzien aurkako ikerketa proiektuetan parte hartzen du ikertzaile gisa. Bestalde, 2011tik Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat gradutan Biokimikaren alorreko irakasgai desberdinetako irakaslea izan da eta 2021etik UPV/EHUko Kimika Fakultateko Kimika Aplikatua Saileko irakaslea da.
Nazioarteko ikerketa aldizkarietan artikuluak argitaratzeaz gain, liburu kapituluak eta dibulgazio artikuluak ere argitaratu ditu hainbat aldizkari eta egunkarietan.
Antibiotikoak: lehen, orain eta… etorkizunean?
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Kofradia Zaharrean