Zientziaz blai programa: zientzia guztiontzat, salbuespenik gabe

Ekitaldiak

Logos Elkarteak Zientziaz Blai ekimenaren edizio berri bat antolatu du Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan. Aurtengoa seigarren edizioa da eta, beste behin, helburu zehatza du ekimenak: kultura zientifikora iristeko zailtasun handienak dituzten auzoetako herritarren gizarte-garapena eta aukera berdintasuna bultzatzea. Aurtengo egitarauak energia-krisia, sasiterapiak, optimismo teknologikoa eta aurrerapen zientifikoek espazio-esplorazioan, energia-biltegiratzean eta osasunean duten eragina bezalako gaiak jorratuko dira.

zientzia guztiontzat

Zientziaz Blai zientzia dibulgaziorako ekitaldia maiatzaren 8tik 10era bitartean izango da eta programako jarduera guztiak doakoak dira eta sarrera librea izango dute.

Programa

  • Maiatzaren 8a, 18:00etan, Sarean (Mariaren Bihotza Plaza 4, Bilbo)
    • Hitzaldia – solasaldia: La crisis energética en mi barrio (Energia-krisia nire auzoan).
    • Hizlaria: Antonio Turiel, fisikaria eta matematikaria, CSICeko ikertzailea eta energia-krisietan aditua. Antonio Turiel, CSICeko fisikari eta matematikaria eta krisi energetikoan aditua,
  • Maiatzaren 9a, 19:00etan, San Frantziskoko gizarte-etxeko ekitaldi-aretoa (Mariaren Bihotza plaza, z/g)
    • Zine foruma: Una terapia de mierda filmaren emanaldia.
    • Edukia: “Una terapia de mierda” sasiterapien gaia jorratzen duen film laburra da. 2024ko Goya sarietan film labur dokumental onenaren sarirako izendatuta egon zen eta 2023ko Berlanga Sarietan eta Feroz Sarietan lehen saria jaso zuen bere kategorian. Protagonistetako batek, Fernando Cerverak, film laburraren atzean egon zen oihartzuna eta historian sakonduko du emanaldiaren ostean.
  • Maiatzaren 10a, 17:30ean, Hika ateneo (Eskola Zumarkalea, 1)
    • Hitzaldi-sorta: Ciencia y sociedad (Zientzia eta gizartea)
    • Edukia: Hitzaldi laburren saioa, gure etorkizunarekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzten ikertzaileekin. Hizlariak arlo anitzetakoak dira eta, besteak beste, optimismo teknologikorako lekurik dagoen ala ez aztertuko dute. Ondoren, solasaldi parte-hartzailea izango da publikoarekin.
      • Futuros (y pasados y presentes) socio-técnicos: ¿cómo de responsables y abiertos? (Etorkizuneko, eta iraganeko eta oraingo, sozio-teknikoak: zenbateraino arduradunak eta irekiak?)Hannot Rodriguez Zabaleta (Euskal Herriko Unibertsitatea), Filosofian doktorea.
      • Baterías para un futuro sostenible (Etorkizun iraunkorrerako bateriak) – Monsterrat Casas-Cabanas (CIC energiGUNE), Materialen zientzian doktorea.
      • ¿Nos iremos a Marte? La era espacial en el contexto de la crsis ecosocial? (Martera joango gara? Espazio-aroa krisi ekosozialaren testuinguruan) – Jorge Hernandez Bernal (Sorbona Unibertsitatea), Fisikan doktorea.

Jarduera guztiak doakoak dira

Zientziaz Blai programako jarduera guztiak doakoak dira eta sarrera librea izango dute. Argibideak edo zalantzak argitzako mezu bat bidali daiteke honako helbide elektronikora: logoselkartea@gmail.com.

Zientziaz Blai ekimenak zientzia guztiontzat, salbuespenik gabe, bideratu nahi du eta LOGOS Elkarteak antolatzen du ikuspegi zabal eta anitzarekin. Zientziaz Blai lankidetzan gauzatzen den ekitaldia da eta, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeak, BCMaterials ikerketa-zentroa, Hika Ateneoa eta 5001 Bilbao aseguru-artekaritzaren laguntza jasotzen du.

Zientziaz blai programa: zientzia guztiontzat, salbuespenik gabe

Data
Ordutegia
17:30etatik 19:30etara
Tokia
San Frantzisko auzoa
Helbidea
Bilbo
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.