Historikoki, eboluzioa eskailera baten moduan azaldu izan da: izaki sinpleetatik hasi eta, mailaz maila, gizakiongan amaitzen den bide gisa. Baina ikuspegi honek arazo bat du: pentsaraztea gu garela “eboluzioaren helburua” edo “izakirik eboluzionatuena”.
Zuhaitzaren metafora erabiliz, ordea, argiago ikus daiteke bizitzaren aniztasuna: hosto bakoitza espezie bat da, adaxka bati lotuta eta denak daude biziaren enborrera lotuta. Hosto guztiak biziaren hasieratik honaino iritsi dira, bakoitza bere ingurura egokituta. Hori da “Gure arbasoak”: gure hostotik izaki bizidun guztien zuhaitzera bidaia.
“Gure arbasoak” Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.