Lucy

Zientziaren historia

Orain dela 3,2 milioi urte, gaur egungo Etiopian, zutik ibiltzen zen baina zuhaitzetara igotzen jarraitzen zuen arbaso bat bizi zen: Lucy, Australopithecus afarensis espeziekoa. Ez zen ez gizaki bat, ezta tximino bat ere, bien arteko zerbait baizik. Burmuin txikia zuen, baina bi hanken gainean ibiltzeko gai zen, eta horrek erakusten du oinez ibiltzea burmuina handitu baino lehenagokoa izan zela gure leinuan. Lucy eta bere ahaideak, Australopithecinak, orain dela 6 milioi urte inguru bizi ziren Afrikan, eta gizaki modernoen arbasoak dira.

Ez dakigu noiz edo zergatik hasi ziren gure arbasoak bi hanken gainean ibiltzen, baina hipotesi asko daude: klima lehorragoaren eta zuhaitz gutxiagoren ondorioz, arriskuak hobeto ikustea, gorputza hobeto hoztea, edo elikagaiak eraginkorrago garraiatzea, besteak beste. Eboluzio-aldaketa horrek eskuak askatu zituen, eta tresnak egiteko gaitasuna ekarri zuen. Horrela hasi zen gure leinuaren historia.

“Gure arbasoak” Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.