Euria ari duela eta eguzkia agertzen denean, zeruan kolorez betetako arku zoragarri bat ikus dezakegu: ortzadarra. Fenomeno ikusgarri hori askotan magiarekin lotu izan da, baina badu azalpen zientifikoa. Eguzki-argiaren eta euri-tanten arteko elkarlan dela eta sortzen da, eta bideo honetan ikusiko dugu nola sortzen diren kolore guztiak zeruan.
Ortzadarra fenomeno optiko bat da, argiak ur-tantetan sartzean jasaten dituen aldaketen ondorioz sortzen dena. Errefrakzioa, barreiaketa eta islapena gertatzen dira argia ur tantetan sartzen denean. Horri esker koloreak beti orden berean agertzen dira; argia “zatitzen” da eta koloreak ordenatzen dira uhin-luzeraren arabera.
“Zergatik gertatzen dira gauzak” Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.