
Gizakia subjektu neutro eta unibertsal bezala kokatzen duen munduaren ikuspegi bat da androzentrismoa. Medikuntzaren eta osasunaren esparruan, ikuspegi honek, historian zehar, hutsune batzuk sortu ditu emakumeen osasunari eta genero-alborapenei buruzko ikerketan, gaur egungo praktika klinikoan oraindik ere badirautenak.
Medikuntzan genero-ikuspegia kontuan ez izateak akatsak eta atzerapenak eragin ditzake gaixorik dauden emakumeen diagnostikoa egiterakoan. Emakumeen infartuaren diagnostiko berantiarrak –sintomak beti ez datozelako bat “ohikotzat” jotzen diren sintomekin, sintomatologia maskulinotik abiatuta definituta daudelako– androzentrismoak osasun-arretan dituen ondorioen norainokoa erakusten du.
Osasun arretan dauden genero-desparekotasunei buruz hausnartzeko, Amaia Bacigalupe Osasun Publikoko doktore eta EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakasleak “Osasuna eta generoa. Berdin tratatzen al ditu medikuntzak emakumeak eta gizonak?” hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, otsailak 10, Iurretako Udal Liburutegian.
Bere hitzaldian, Bacigalupek emakumeen eta gizonen arteko osasun-desparekotasunak aztertuko ditu, eta baita generoak eredu horietan betetzen duen papera, osasun mentalari arreta berezia eskainiz. Horretarako, medikuntzaren erro androzentrikoak eta horrek dituen ondorio batzuk aztertuko ditu, hala nola ikerketan emakumeen osasunari ematen zaion arreta eskasa, azterketa espezifikoen falta eta genero-alborapenak egungo praktika klinikoan oraindik ere egotea.
Hitzaldi-solasaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Iurretako Udal Liburutegiak bultzatutako Agora, ezagutzaren plaza hitzaldi-zikloan kokatzen da. Liburutegian bertan izango da, otsailaren 10ean, asteartea, 18:30ean.
Ekitaldia euskaraz egingo da eta sarrera librea eta doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eushelbidera e-mail bat bidaliz edo 946 812 726 telefonora deituz.
Hizlaria
Amaia Bacigalupe Osasun Publikoan doktorea da (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). Gaur egun, EHUko Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultateko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko zuzendaria eta irakasle titularra da. Honen aurretik, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko Berrikuntza eta Ikerketa Zerbitzuan, eta Bizkaiko Lehen Mailako Arreta ikerketa-unitatean egin zuen lan. Gainera, EHUko OPIK Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa taldeko kidea da.
Bere ikerketa-eremua geruzapenak eta desberdintasun sozialak osasunean zein osasun-arretan duten eragina aztertzea da, kasu eginez bereziki osasun-arloko genero-desparekotasunei eta osasun-arretako genero-alborapenei.
Osasuna eta generoa. Berdin tratatzen al ditu medikuntzak emakumeak eta gizonak?
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 18:30etatik 19:30etara
- Tokia
- Iurretako Herri Biblioteka.
- Helbidea
- Bidebarrieta kalea, 4. 48215 Iurre, Iurreta (Bizkaia).