Grafenoa
Arina, sendoa, malgua, elektrizitatearen eroale bikaina eta, gainera, karbonoz osatua. Ezaugarri horiek guztiak material bakar batean biltzen dira: grafenoan. 2004an isolatu zen lehen aldiz, eta ordutik materialen zientziaren aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da, etorkizuneko teknologia askoren oinarri izan daitekeelako.
Grafenoa grafitoaren geruza bakar batez osatutako materiala da, atomo bakarreko lodierarekin. Bere propietate apartak direla eta, bateria ahaltsuagoak, prozesagailu azkarragoak eta pantaila malgu eta erresistenteagoak garatzeko aukera eskaintzen du. Oraindik ekoizpen masiboak erronka handiak ditu, baina aditu askoren ustez, datozen urteetako iraultza teknologikoaren protagonistetako bat izango da.
XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.