Konputazio kuantikoa
Schrödingerren katuaren esperimentuak gainezarpen kuantikoa azaltzen laguntzen du. Fisika kuantikoaren arabera, partikula bat hainbat egoeratan egon daiteke aldi berean, behatzen ez dugun bitartean. Schrödingerren esperimentu ospetsuan, horrek katuaren egoera paradoxiko batera eramaten gaitu: kutxa ireki eta begiratzen ez dugun bitartean, katua bizirik eta hilda dagoela esan daiteke aldi berean.
Orain, imajina dezagun hori ordenagailuei aplikatzen diegula. Zure ordenagailuko informazio-unitate minimoa bita da, eta, dakizunez, bat eta zeroen bidez funtzionatzen du. Konputazio kuantikoan, berriz, unitate minimoa qubita da, eta qubitek gainezarpen kuantikoa baliatzen dute: egoera bat baino gehiago aldi berean har ditzakete. Gainera, elkarlotze kuantikoa dute, hau da, qubit batek berehala erreakziona dezake beste qubit baten egoera-aldaketarekin. Bi propietate horiei esker, ordenagailu kuantikoek kalkulu eta informazio-prozesamendu mota batzuk ordenagailu klasikoek baino eraginkortasun handiagoz egiteko aukera izan dezakete.
XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.