Zientziaren uretan 1. Zientziari buruzko artikuluak irakurketa errazean

Argitalpenak

1 min

Zientziaren uretan 1. Zientziari buruzko artikuluak irakurketa errazean

Zientziaren uretan 1. Zientziari buruzko artikuluak irakurketa errazean (2026) liburuak dibulgazio zientifikoa irakurle gehiagorengana iristeko bidea irekitzen du. 2023an izenburu berarekin argitaratutako liburuaren egokitzapena da, eta astronomia eta astrofisikaren, ingurumenaren, meteorologiaren, kimikaren eta materialen inguruko artikuluak biltzen ditu. Euskaraz irakurketa errazera egokitutako lehen dibulgazio zientifikoko liburua da, eta Europar Batasunean ere aitzindaria da. Izan ere, biztanleriaren % 30 inguruk zailtasunak ditu irakurtzeko edo irakurritakoa ulertzeko, eta lan honek ezagutza zientifikoa pertsona gehiagoren eskura jartzea du helburu.

Zientziaren uretan
1. irudia: Zientziaren uretan 1. Zientziari buruzko artikuluak irakurketa errazean liburuaren azala. (Argazkia: © David Recio | EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. Iturria: EHU)

Irakurketa errazak hizkuntza argia, esaldi eta egitura errazagoak eta diseinu egokitua erabiltzen ditu, testuak irakurtzea eta ulertzea errazteko. Horretarako, liburuak terminoen glosarioa eta piktogramak ere baditu. Besteak beste, astronomiaren jatorria, lentillak, tiritak eta bainujantziak bezalako eguneroko objektuen fabrikazioa edo kolore berdea eta urdina historian zehar nola lortu diren ezagutzeko aukera eskaintzen du. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza elkarteak elkarlanean egindako lanak zientziaren dibulgazioa irisgarriago egiteko apustua egiten du.

2. irudia: Zientziaren uretan 1. Zientziari buruzko artikuluak irakurketa errazean liburua. (Argazkia: © David Recio | EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. Iturria: EHU)

Argitalpenaren fitxa

  • Izenburua: Zientziaren uretan 1. Zientziari buruzko artikuluak irakurketa errazean
  • Koordinazioa: Kultura Zientifikoko Katedra – EHU
  • Irakurketa errazarako egokitzapena: Lina Ugarte Sauret eta Nerea Aizpurua Iraola
  • Edukiaren orrazketa Josu Juaristi Abaunz eta Uxune Martinez Mazaga
  • Ilustrazioak: NorArte Visual Science
  • Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2026
  • Orrialdeak: 170
  • ISBNa: 978-84-1319-852-1

Iturria

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientziaren uretan 1.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.