7alde-ren 3. Bileran Pablo Garaizarrek dinamika interesgarri bat proposatu zigun. Garai hartan komunikabideetan Finlandiaren eskuzko idazketaren erakusteari uztearen asmoa zabaldu zen (Zientzia Kaieran ere), eta eztabaida sutsua piztu zen kontuaren inguruan. Pablok proposatutako dinamikan ohiko informazio-bilketa eta eztabaida azaltzen ziren… Ondo ba, ezer berririk ez… Erronka ondoren zetorren, erabakia datu egiaztagarrietan hartzeko metodologia bat ere eskatzen baitzitzaigun. Hau da, ebidentzian oinarritutako erabakia hartzeko moduren bat.
Pedagogiaren arloan ontzat ematen diren hainbat metodologiak, joerak edo proposamenek, intuizioa edo arrazonamendu logiko bat baino ez dute atzetik. Ez noa horiek gutxiestera, ezinbestekoak ezin bestekoak baitira hipotesien formulaziorako, baina ez dute berez inongo bermerik ematen. Horrelako uste batzuk oso barneratuta daude eta horren ondorioz, aurkako ebidentziak aurkeztuta ere, ebidentziak dira zalantzan jartzen direnak, eta ez da uste horien aldeko ikerketa edo frogarik aurkezten.
Marta Ferrerok bere bitakoran idatzitako artikulu baten pedagogian, ez ordea ikastetxeetan, aztertzen du hezkuntza-metodologia ona ote den aspaldian modan dagoen konstruktibismoa.
Labur esanda, bi ikuspegiri eusten diote. Batzuek, gutxienezko gidaritza aldarrikatzen dute, eta ikaslea ikasketa prozesuaren jabe jartzen dute, eta irakaslea laguntzaile. Beste batzuek, hezkuntza gidatuaren alde egiten dute, eta aldarrikatzen dute irakaslea izan behar dela edukiak azaldu eta prozedurak ezarri behar dituena.
Ez noa baten edo bestearen alde egitera. Marta Ferrerorekin bat nator eta ez dut uste magiazko eredurik dagoenik, eta kasuan kasuko erabakiak hartu beharko dira gaia, maila eta landu nahi diren konpetentzien arabera.
Baina garrantzitsuena, Martak, ebidentziara jotzen duela da, eta egindako ikerketak hartzen ditu oinarri, edozein ikerketa zientifikoan bezala. Baina Martak frogetara jo izana, eta edozein zientzia-lanetan bezala ikerketan oinarritu izana da garrantzitsuena.
Hezkuntza da gure gizartearen etorkizunaren gakoetako bat eta horregatik, ezinbestekoa dugu hainbat metodologia proposatu, aztertu, ebaluatu eta, erabakiak frogetan oinarrituta hartzea. Baina orain arte, gehienetan, iritzi, intuizio edo norberaren esperientzia propioetan oinarrituta gertatu da eztabaida. Horrela izanik, askotan sasi-zientziak erraz sartu dira eskoletara. Hala salatu du effectomcguffin bitakorak.
Datu-bilketak ondo diseinatu behar dira, eta datuetatik abiatuta, egokiro jorratu beharko dira ondorioak, hipotesiak baieztatzeko edo ezeztatzeko. Baliagarriak izango dira bai baiezko ondorioak, bai eta ezezko ondorioak ere.
Pablok proposatutako dinamika ez zitzaigun batere erraza egin, ez baita erraza horrelakoak ebaluatzeko metodologia egokiak txertatzea. Eta metodo txoro batzuen artean berak beste batekin kitzikatu probokatu gintuen: Zergatik ez inguru jakin bateko ikasleen erdiari eskuz idazten irakatsi eta beste erdiari ordenagailuz?
Eta, berriz ere eztabaida sutsua…. Zeren arabera ebaluatuko da emaitza? Zer gertatzen da metodologia “okerra” eduki duten ikasleekin? Edo hobe da erabakia hartu barik, daukagunarekin gelditzea? Behartuko ditugu metodo “zuzenari” jarraitzera, alde eta kontra dauden guraso zein irakasle, agintari zein ikasleak? Edo moldatuko gara hipotesiek aurreikusten dutenarekin, eta horrela agian ez dugu inor izorratuko?
Dena alferrik ez baitira frogetan oinarritutako erabakiak. Izan ere, asmatzen badugu, zoriz gertatuko da, eta gainera ez gara asmatu dugula antzemateko gai izango. Eta asmatzen ez badugu…
Honekin lotuta, dinamika bat proposatzen dizuet: formazio eta hezkuntzarekin lotutako aurkezpen askotan garunaren lateralizazioa aipatzen da, bai eta genero edo nortasunarekin duen erlazioa metodologia baten edo beste baten alde egiteko. Hasteko, lagun talde bat elkartu eta galdetu egiezu ea emakume eta gizonezkoen entzefaloak desberdinak diren, eta horrela balitz, ea pedagogia-estrategia bereziak beharko dituzten batzuek eta besteek.
Honen inguruan aipatzekoak dira egindako ikerketak eta hauen emaitzak, besteak beste:
- An Evaluation of the Left-Brain vs. Right-Brain Hypothesis with Resting State Functional Connectivity Magnetic Resonance Imaging artikuluan adierazten da: Lateralization of brain connections appears to be a local rather than global property of brain networks, and our data are not consistent with a whole-brain phenotype of greater “left-brained” or greater “right-brained” network strength across individuals.
- Orain egun batzuk aurkeztutako Sex beyond the genitalia artikuluan diote: The human brain mosaica lanaren arabera: Regardless of the cause of observed sex/gender differences in brain and behavior (nature or nurture), human brains cannot be categorized into two distinct classes: male brain/female brain.
Hau da, ez dago horren aldeko frogarik. Eta orain, eutsi eztabaidari berriz. Zelan hartzen dira ikerketen emaitzak? Aldatzen ahal dira iritziak?
Gehiago jakiteko
- Maria José Moreno Nordikoek ez dute beti ondo jarduten, ezta?
- Nielsen JA, Zielinski BA, Ferguson MA, Lainhart JE, Anderson JS (2013) An Evaluation of the Left-Brain vs. Right-Brain Hypothesis with Resting State Functional Connectivity Magnetic Resonance Imaging. PLoS ONE 8(8): e71275. doi:10.1371/journal.pone.0071275
- Daphna Joel, Zohar Berman, Ido Tavor, Nadav Wexler, Olga Gaber, Yaniv Stein, Nisan Shefi, Jared Pool, Sebastian Urchs, Daniel S. Margulies, Franziskus Liem, Jürgen Hänggi, Lutz Jäncke, and Yaniv Assaf (2015) Sex beyond the genitalia: The human brain mosaic PNAS December 15, 2015 vol. 112 no. 50
- Marta Ferrero,(2015) ¿Es el enfoque contructivista un buen método educativo?. “Si tú supieras…” bitakora
- (2015) Pseudociencia en la escuela. “efectomcguffin”
- Vanessa Vega (2012), Project-Based Learning Research Review, Edutopia
- Evidence Based Teachers Network
- Barbara Means, Yukie Toyama, Robert Murphy, Marianne Bakia, Karla Jones, Center for Technology in Learning (2010) Evaluation of Evidence-Based Practices in Online Learning, a Meta-Analysis and Review of Online Learning Studies, U.S. Department of Education
- Ben Durbin (2013), It worked for me , The National Foundation for Educational Research (NFER) blog
Egileaz: Xabier Díaz Silvestre (@xa2), BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroko zuzendaria da.
Hezkuntza-modei buruzko artikuluak:
2 iruzkinak
[…] sinonimo. Hezkuntza modak ez dira baliozko teorietan oinarritzen, eta haien eraginkortasuna ez dago azterlan zientifikoen bidez frogatuta. Eskuarki, metodoaren aldeko enpresa edo pertsona jakin batzuek zabaltzen dituzte modak irakasleen, […]
[…] Frogetan oinarritutako hezkuntza baten alde […]