“PLASTIKOZKO ITSASOAK” ekimenak, etengabe emendatuz doan plastikozko kutsadura dauka abiapuntutzat. Izan ere, azken aldian argitaratutako hainbat ikerketen arabera, gure ozeanoetan 270.000 tona plastiko legoke, hau da, 5 bilioi plastiko zati. Ozeanoaren “plastifikazio fenomenoak” bereziki kezkatzen gaitu, ureko plastikoaren %90a mikropartikuletan zatitzen delako (4,75 mm-tik beherako neurria), eta horrek plastikoa elika-katean sartzea errazten duelako.
“Plastikozko Itsasoak” hitzaldiak ekimenari hasiera emango dio, apirilaren 21ean ostegunez arratsaldeko 18:00tan UPV/EHUko Paraninfoan Bilbon. Topaketa honek plastikoek eragindako kalteak aurkeztuko ditu eta horretarako hainbat adituri luzatu zaie gonbidapena: Manu Soto (Plentziako Itsas Estazioa), Javier Franco (AZTI-Tecnalia), Ibon Galarraga (BC3), Enrique Franco (Ambar, Itsas faunaren ikerketa eta babeserako elkartea) eta Izaskun Suberbiola (Mater Museoa). Aurkezpenetan zehar eta Surfrider Españako Vanessa Sarah Salvok lagunduta moderatzaile moduan, bost hizlariek plastikoak eragindako kutsaduraren bilakaera aztertuko dute, nazioarteko testuinguru juridikoa kontutan hartuz. Horrez gain, hondakinen kudeaketa izango dute hizpide, baita ekosistemetan edota itsas animalietan daukaten eragina ere.
Sarrera librea eta doakoa da baina izena eman behar da aurretik.
Plastikozko Itsasoak: ozeanoko hondakinak aztergai
- Data
- Ordutegia
- 18:00etatik 20:00etara
- Tokia
- UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
- Helbidea
- Abandoibarra 3, Bilbo