NanoKOMIK proiektua CIC nanoGUNE eta DIPC nanozientzia eta materialen zientzian espezializatutako ikerketa zentroen egitasmoa da eta 2016an izan du lehen edizioa.
Nanofikziozko komiki parte-hartzaileak sortzea du helburu egitasmoak eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteek sorkuntza prozesu libre batean, nanobotereez baliatzen diren superheroiak sortzera gonbidatuz. Komikien bidez nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ematen diren aurrerapausoak gazteen artean gizarteratzea eta zabaltzea nahi izan da.
Dibulgaziozko proiektu honen lan eta ideia originalenak, komiki profesional batean birsortu dira eta gizarte guztiari zabalduko zaizkio honen argitalpenaren eta erakusketa ibiltari baten bitartez.
Euskal Herriko eta Akitaniako sei hiritan egin diren komiki eta zientzia tailer irekietan parte hartu duten gazteen lanak sarituko dituzte ekainaren 10ean arratsaldeko 19:00etan DSS2016ko egoitzan, Donostian. Egun horretan, aurkeztutako lan guztiak izango dira ikusgai eta hiru sariren artean lehiatuko dira. Gainera, bertaratzen direnek ikuskizun berezi batez gozatu ahalko dute, Big Van taldearen bakarrizketa zientifiko umoretsuez. Zientzia, komikiak eta umoreaz gozatzera gonbidatuak zaudete bertara hurbiltzera zaretenok. Ez galdu aukera!
NanoKOMIK jaialdia ekainaren 10ean
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- DSS2016ren egoitzako auditoriumean
- Helbidea
- Donostia