Tailerra: Arte parietal paleolitikoa berraurkitzen

Ekitaldiak

programa-workshop

Urriaren 20 eta 21ean Bilboko Ondare Aretoan (Maria Diaz de Haro, 11 kalean) “Arte parietal paleolitikoa berraurkitzen. Ikerketa teknikei eta metodoei buruzko azken berriak” tailerra izango da. Diego Garate adituak gidatuko duen ekitaldian mahai-ingurua eta hainbat hitzaldi izango dira. Jardunaldi irekiak izango dira eta doakoak, ateak zabalik daude interesa duten pertsona guztientzat, aurretiaz izena eman behar da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Santimamiñeko koben aurkikuntzaren mendeurrenean, Paleolito garaiko hainbat arlotan lanean dabiltzan ikertzaileen lana aurkeztu nahi dio publikoari, horma-arte paleolitikoan egungo ikerketen emaitzak eta ikuspuntuak eskaintzeko asmoarekin. Bertan parte hartuko duten hizlariak honako hauek dira: Jean Clottes, Arantza Aranburu, Georges Sauvet, Antonio Hernanz Gismero, César Gonzales, Gilles Tosello, Inés Domingo, José Luís Sanchidrián, José Manuel Pereira, Olivia Rivero y Valentín Villaverde, eta Diego Garate.

Azken urteotan, teknologia berrien inplementazioak iraultza zientifiko txiki bat ekarri du Historiaurreko ikerketen barnean. Horren adibiderik adierazgarriena horma-arteari (arte parietala) buruzko ikerketan ikus dezakegu. Izan ere, aro digitalak dokumentazio eskuratzeko aukerak. informazioaren tratamendua eta analisiak bikoiztu ditu. Teknologia berriek, haitzuloetako margoak bezalako ondare hauskorrei zehatz hurbiltzeko aukera ematen digute eta, ondorioz, gizakion lehen adierazpen sinbolikoen jatorria eta erantzuna aurkitzeko bidea zabaltzen digute.

Tailerra: Arte parietal paleolitikoa berraurkitzen

Data
Ordutegia
10:00etatik 19:30etara
Tokia
Ondare aretoa
Helbidea
Maria Diaz de Haro, 11, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.