Zerk eragiten du ezkerrak ala eskuinak izatea? Dirudienez ez da soilik entzefaloaren kontua. Rosa García-Verdugok azaltzen digu: Leftie or rightie? Do not turn to your brain for answers.
Pulsar-laserren bidezko erradioterapia etorkizuneko erradioterapiaren oinarria izan daiteke. Álvaro Peraltak kontatzen digu: Pulsed radiotherapy.
Plasmoien arloko ikerketak garapen harrigarria izan du azken 10 urteotan. Ikasi dugunari esker, datorren hamarkadan aplikazio sinestezinen garapenaren aurrean egongo gara. Teknologia honen etorkizunaren iragarpenean parte hartzen du DIPCk: Plasmons galore for myriad applications.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.