Lurretik oso gertu igarotzen diren asteroideen berri ematen digute sarritan medioetan. Bestetik, iraganari so eginez gero eta dinosauroen desagerpenean arreta jarriz, bada antzeko talka bat gerta daitekeen ideiak beldurtuko duenik ere. Baina inpaktu horiek existitu ezean ez ginateke hemen egongo. Hala ere, aurreikuspenen arabera, gizakia ez omen da desagertuko hurrengo mendeetan halako inpaktu batengatik.
Esteban Esteban, Durangoko Astronomia Ikasgelaren zuzendaria eta Asociación para la Enseñanza de la Astronomíako (ApEA) presidenteak inpaktu kosmikoei zor diegun guztiaz hitz egingo “¿Impactos cósmicos? Sí, gracias” hitzaldian. Mota honetako talkek sortzen duten galderei erantzungo die eta inpaktu kosmikoen sorrera, eragina eta egun nola aurre egiten zaien azalduko du.
Ekitaldia martxoaren 7an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Hika Ateneoan (Ibeni Kaia, 1) eta Eureka Kafe Zientifikoa hitzaldi zikloaren barnean kokatuta dago. Honen helburua, gaur egungo gai zientifikoak modu entretenigarrian kontatzea da, ikasteko modu dibertigarri bat proposatuz.
Hitzaldia gaztelaniaz emango da eta sarrera doakoa izango da.
Inpaktu kosmikoak? Bai, eskerrik asko
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Hika Ateneo
- Helbidea
- Ibeni Kaia, 1 (San Anton zubiaren alboan), Bilbo