Antzinako gizaki bizidunek utzitako aztarnak aztertzen ditu paleontologiak, hain zuzen ere, eremu jakin bateko fosilak. Miozeno garaiko fosilak ardatz hartuta informazio ugari lor daiteke gaur egun; hala nola, arroken adina zein den jakin daiteke, baita iraganeko klima eta ingurunea nolakoa zen ere.
Gainera, informazio hori abiapuntutzat hartuta, etorkizunean klimak izango duen joera ere ezagutu dezakegu. Nafarroako Errege Bardeetan, zehazki, fosil ugari aurkitu daitezke eta elementu horiek izan dira Oier Suarez ikertzaileak bere tesian aztertu dituenak. Hala, duela 15 eta 20 milioi urteko aztarnak ikertu ditu, Miozeno garaikoak.
Fosil horien azterketan gehiago sakontzeko, UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko ikertzaile den Oier Suarezekin hitz egin dugu.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] 2. irudia: Ornodunen mikropaleontologiako lan prozesua, disoluzio kimiko bidezkoa. A: azido azetikoaren eta hondakin karbonatatuen arteko erreakzio kimikoa. B: erreakzio kimikoaren ondoren eratzen den materiala garbitzea, hezur hondar fosfatikoak kontzentratzeko. (Argazkiak: Oier Suarez Hernando) […]