Archivo de Etiquetas:: estratigrafia

Arturo Apraiz Nukleo eta mantuaren arteko muga (CMB; Core-Mantle Boundary) gure planetaren barnean dagoen mugarik nabarmenena da. Izan ere, mugaren alde batera eta bestera dauden konposizio-aldaketak eta materialen propietate fisikoak askoz desberdinagoak dira, Lur solidoaren eta atmosferaren edo hidrosferaren artean daudenak baino. Muga honetan zehar gertatzen den bero-fluxuak eragin handia du kanpo-nukleoaren dinamikan zein mantuko konbekzioan. Bertan sortzen dira plaken […]

Beachrockak eremu tropikaletako kostaldeetan aurkitzen diren arroka sedimentario bereziak dira. Arroka hauek legar sedimentuz, hareaz eta karbonato mineralez osatutako nahasketak dira eta, horrez gain, koral eta maskor zatiak izaten dituzte sarritan. Beste lurralde batzuetan ohikoak badira ere, Bizkaiko kostaldean ere badira halakoak. Nerbioi-Ibaizabal estuarioaren eskuinaldean aurkitzen dira formazio hauek eta giza jardueraren eragin handia jasan dute. Izan ere, euren […]

Amaia Portugal Gizakiak inoiz kutsatutako lehen ibaia identifikatu dutela uste dute Kanadako ikertzaile batzuek. Jordanian gertatu zen, orain dela zazpi mila urte, kobrearen erauzketaren ondorioz. Konbustio bidez ateratzen zuten metala, eta ingurunean zein bertako herritarren osasunean kalte handiak eragin zituen.
Wadi Faynan Jordaniako hego-mendebaldean dagoen lurraldea da, Itsaso Hilaren azpian. Wadi hitzak ubidea edo bailara esan nahi du […]

Lurra berotzen eta itsas maila igotzen ari da. 2100. urterako gure kostaldean itsasoaren maila 29 eta 49 zentimetro artean igoko zela iragarri zuen AZTI-Tecnaliak. UPV/EHUko ikerketa batek klima-aldaketaren ondorioz aurreikusten den itsas mailaren igoerari aurre egiteko padurak berreskuratzea proposatzen du. Padurak ur geldiko eremuak dira, ez oso sakonak, lohitsuak eta landare ugari izaten dituzte. Itsas ondoan kokatzen diren zingira […]

Amaia Portugal Hego Ozeanoaren hondoan karbono dioxido ugari dago metatuta, eta berebiziko garrantzia izan dezake klima-aldaketaren garapenean. Izan ere, bertan jotzen duen mendebaldeko haizearen gorabeherek baldintzatu egiten dute CO2 horren norantza. Horren harira, Eñaut Izagirre geografoa landa lana egiten aritu da Hermite uhartean, Hornos lurmuturretik gertu.
Landareek jasaten duten karbono dioxido gaindosiaz hitz egin genuen blog honetan […]

María Jesús Irabien, Alejandro Cearreta, Ane García-Artola eta Eduardo Leorri Antropozenoan bizi al gara? Paul Crutzen Kimikako Nobel saridunak giza jarduerek Lurreko ziklo biogeokimikoak, prozesu sedimentarioak eta ozeano-atmosfera transferentziak bezalako dinamikei eragin dieten denbora-tartea adierazteko termino hau proposatu zuenetik, 2000. urtean, gero eta gehiago erabiltzen ari da zientziaren alorrean zein dibulgazio eta interes orokorreko komunikabideetan. Hau dela eta, Nazioarteko Estratigrafia […]

Javier San Martín Legendak egiazkoak izaten dira batzuetan, eta barne aldeko herrietako jende adinduak kontatzen dituen legenden artean, nahiko maiz entzuten da tunel bat dagoela elizako aldare nagusiaren azpitik hiriaren kanpo alderaino. Tunel hauek gerra zibileko soldaduek erabiliko zuten. Batzuk, ausartzen dira Erdi Arokoak ere badirela esaten. Areago, ziur sentitzen badira beraiei entzuten ari direnen aurrean, zaharragoak ere badirela esaten […]

Amaia Portugal 2011n La Restingako itsas hondoan gertatu zen erupzioari esker, Kanariar Uharteen azpiko geruzetatik eratorritako antzinako mikrofosilak agertu ziren ur azalean. Horiei esker, artxipelagoa nola sortu zen gero eta garbiago dute Uppsalako Unibertsitateko ikertzaileek: puntu magmatiko bakar batek du erru guztia.
Orain hiru urte pasatxo, Kanarietako El Hierro irlaren airetiko ikuspegia etengabe erakusten ziguten telebistako albistegietan. 2011ko urrian, uharte […]