Archivo de Etiquetas:: ZTF-FCT 50. urteurrena

Javier Duoandikoetxea Hatz-markek identifikatu egiten gaituzte. Horregatik, hatz-marken bila ibiltzen dira detektibeak delitu bat gertatu den lekuan. Ez da inor harrituko, bada, esaten badugu hatz-marken bilduma erraldoiak daudela polizien artxiboetan.
FBI 1924an hasi zen hatz-markak hartzen. Tintan bustita uzten zuten atzamarrek marka kartoizko fitxetan. FBIk 25 milioi fitxatik gora zituen gordeta 1993an. Ordurako, ordenagailuen erabilera hedatzen hasia zen eta […]

Arantxa Bodego Bizkaiko Golkoaren kokapenak eta formak eta Pirinio mendilerroaren izaerak jatorri bera dute, eta azken berrogei urteetan hau ulertzeko ikerketak egin dira. Biak dira plaka-tektonikaren ondorio, zehazki, Iberiar eta Eurasiar plaken artean gertatutako mugimenduaren ondorio. Duela ehunka milioi urte gertatzen ari den Atlantiar ozeanoaren irekitzeak lurrazal ozeaniko berria sortarazten du gandor erdi-ozeanikoan –ozeanoaren erdian kokatuta dagoen arroka magmatikoz eratutako […]

Mikel López-Horgue Zenbait zinema-ekoizpeni esker, oso ezaguna dugu egun gure planetaren historiaren zati bat. Hain zuzen ere orain dela 201 eta 145 milioi urte (ma) bitartekoa: Jurasiko Periodoa. Honek hedapen mediatiko izugarria izan du azken urteotan eta denok atseginez ikusgai izan ditugun dinosauroak buruan gordeak dira betiko.
Geologoa naiz eta eskertu egiten dut aipatutako hedapen honek eragin duen Lurraren ezagutzarako […]

Joanes Lizarraga eta Jon Urrestilla Kosmologoek Unibertsoa nola hasi eta nola hazi zen aztertzen dugu. Horretarako hainbat tresna erabiltzen ditugu: alde batetik, teoria-tresnak ditugu, fisikaren oinarrizko legeak: partikulen fisikaren eredu estandarra eta erlatibitatearen teoria orokorra. Beste alde batetik, ordenagailuen bidezko simulazioak behar ditugu fisikaren oinarrizko legeak erabiliz zenbait prozesu deskribatzeko eta fenomenoak aurresatekoa. Gaur egun oso kalkulu gutxi egin daitezke […]

Nestor Etxebarria Kutsatzaileez hitz egiten dugunean gauza bat baino gehiago datozkigu burura eta bat ere ez ona. Egia esan, askok “kutsatzaile” eta “kaltegarri” edo “toxiko” berbak batera erabiltzen ditugu. Ideia hori, aldiz, zehaztu egin beharko genuke, kontua ez baita uste bezain sinplea izaten. Alde batetik, tokiz, neurriz edo maiztasunez ohikoak ez diren konposatuak hartzen ditugu kutsatzailetzat, hau da konposaturen bat […]

Fernando Plazola Badirudi Fisika eta Medikuntza, elkarrengandik oso urrun daudela, bi zientzia esparru hauek oso desberdinak baitira. Hala ere, Medikuntzako Nobel sariak arakatzen baditugu, ohartuko gara Medikuntzako Nobel saria jaso dutela fisikako metodologian oinarrituriko medikuek edota fisikariek beraiek ere.
Izan ere, arlo honetako Medikuntzako Nobel saria lortu zuen lehena, Allvar Gullstrand suediarra, 1910 eta 1911 urteetan Fisikako Nobel saria […]

Aitor Payros Xabier Letek zioen bezala, gizakiak badu bere ingurua menperatzeko premia, baina oraingoz gizakiak denbora menperatu ezin izan badu ere, kontrolpean izateko modu bat da denbora neurtzea eta sailkatzea. Horrela, gure bizitzaren denbora eta gure arbasoen bizitzen denbora neurtzeko unitate batzuk asmatu ditugu: segundoak, minutuak, orduak, egunak, asteak, hilabeteak, urteak, eta mendeak.
Denboran atzerago gertatutakoa izan arren gizakiaren historiaren […]

Nerea Zabala Gure eguneroko bizitzan ez dirudi argia objektuak mugitzeko gauza denik. Eguzkitan gaudenean, beroa nabaritzen dugu, energia alegia, baina ez dugu inolako presiorik sentitzen. Johannes Keplerrek 1619. urtean proposatu zuen eguzkiaren argiak agian erradiazio-presioa eragin dezakeela kometen isatsak beti eguzkitik kanpoko alderantz zuzenduta daudela azaldu ahal izateko. Bi mende beranduago, James Clerk Maxwellek, elektromagnetismoaren teoria garatu zuenean, formalki frogatu […]

Javier Duoandikoetxea Zure 20 megapixeleko kamera berriarekin argazki bat egin duzu. Botoia sakatu duzunean, 60 megabyteko informazioa jaso du kamerak (60 MB = 60 milioi byte). Byte bat 0-z eta 1-ez osaturiko zortzikote bat da (01100101, adibidez). Hortaz, 0 eta 1 zifrak erabiliz osaturiko 480 000 000 zifrako zerrenda erraldoi bat gorde behar du kamerak memorian argazki bakar baterako. […]

Arturo Apraiz Zeintzuk izan dira XX. mendeko zientzia-aurkikuntza aipagarrienak? Erlatibitate orokorra? Mekanika kuantikoa? Genetika arloko zerbait aurkikuntza agian? Big-Bang teoria? Zerrenda horretan halabeharrez sartu beharrekoa da plaka-tektonikaren teoria, gure Lurraren kanpoko azal zurruna (litosfera) nola mugitzen eta birziklatzen den azaltzen duena. Ereduak 50 urte bete ditu (1966-1968 bitartean jaio zela onartzen da), eta beraz, gure unibertsitatea baino apur bat zaharragoa […]