Kiñuren begirada: izurriteak

Kiñuren begirada

1 min

Kiñuren begirada: izurriteak

Historian zehar, gizateriak behin eta berriz egin dio aurre ikusezinak baina suntsitzaileak diren mehatxuei. Gaur, gure kirikiñoak izurriteen mundura eramango gaitu: garai berean milaka edo milioika biziduni eragiten dieten gaixotasun eta hedapen masiboetara. Izurri Beltza izan zen historian hilgarriena: XIV. mendean Europa, Asia eta Afrika astindu zituen eta milioika pertsona hil ziren arratoien arkakusoek zabaldutako Yersinia pestis bakterioaren ondorioz.

Mendeetan zehar beste pandemia handi batzuk ere egon dira; kolera kutsatutako uraren bidez hedatu zen, Espainiako gripeak mundua kolpatu zuen 1918an, eta azken urteetan COVID-19ak berriz erakutsi digu gaixotasun kutsakor batek planeta osoa nola geldiaraz dezakeen. Hala ere, izurrite guztiak ez dira berdinak: batzuk airez transmititzen dira, beste batzuk odolaren edo uraren bidez, eta badira espezie inbaditzaileek edo onddoek eragindako hedapenak ere. Gaurkoan, Kiñuk historian zehar hedatu diren izurrite handien arrastoa jarraituko du, eta azalduko digu nola agente txiki-txikiek gizakien eta ekosistemen historia aldatu duten.

izurriteak

Erreferentzia bibliografikok:

Sampath, Shrikanth; Khedr, Anwar; Qamar, Shahraz; Tekin, Aysun; Singh, Romil; Green, Ronya; Kashyap, Rahul (2021). Pandemics Throughout the History. Cureus, 13, 9. DOI: 10.7759/cureus.18136

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.