Archivo de Etiquetas:: bakterioak

Iraide Olalde Bakterioek ere txertoak hartzen dituzte. Izen hori eman zion Ignacio López-Goñik hasiera bere hitzaldiari, Naukas Zientzia Dibulgazioko ekitaldian. Naukas, zazpigarrenez egin da aurten, Euskalduna Jauregia Bilbon. Lopez-Goñi katedraduna da Nafarroako unibertsitatean,
“Bakterioek ez dute pentsatzen baina oso azkarrak dira” esan zuen López-Goñi mikrobiologoak, aurrean entzuleria txunditua zuelarik, Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Izan ere, birus batek bakterio bat infektatzen […]

Miren Basaras Bilboko itsasadarra kutsatua al dago? Azkeneko triatloia maiatzaren 20an egin ondoren, partaide batzuk leptospirosia izeneko gaixotasunak jota gelditu omen dira. Horrek kezka handia sortu du benetan Nerbioi itsasadarrean bainatzea arriskutsua ote den. Baina gertaera hau ez da apartekoa. 1998an antzeko kasua gertatu zen Springfield lakuan, Estatu Batuetako Illinois estatuan. Bertan, triatloian parte hartu zuten partaideen erdiaren odol-laginak […]

Ziortza Guezuraga Medikuntzan erabateko mugarria izan zen antibiotikoen aurkikuntza. Hainbeste, ezen antibiotikoen aurreko eta antibiotikoen osteko aroak ezberdintzen diren. Penizilina antibiotiko moduan erabiltzen hasi zenean garatu zen medikuntza modernoa, 1928an.
Bakterioek sortutako substantziak dira antibiotikoak, beste bakterioak eraso eta hiltzeko. Bakterioak isolaturik bizi ez direlako, komunitateetan baizik, eta baliabideak eskuratzeko lehiatzen direlako gertatzen da fenomenoa. Modu berean, zenbait bakteriok substantzia […]

Juanma Gallego Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun.
Zifrek arazoaren tamainaren berri ematen dute. Antibioerresistentzia dela eta, mundu osoan […]

Pelagibacter ubique gure planetako izaki bizidunik ugariena da. Hala ere, itsasoan bizi den bakterio hau ezezaguna zen guretzat duela 25 urte arte. Itsasoa planetako ekosistemarik handiena da, eta birus, bakterio zein protozoo ugari bizi dira bertan, baina oraindik ez daukagu informazio gehiegirik haiei buruz.
Aste honetako elkarrizketan itsasontzi batera igo gara Iñigo Azua UPV/EHUko ikertzailea eta irakaslearekin, itsasoan bizi […]

Amaia Portugal Papua Ginea Berriko eta AEBtako zenbait lagunen hesteetan zer eta zenbat mikroorganismo bizi diren alderatu dute ikerketa batean. Ondorioztatu dutenez, bakterioak anitzagoak dira industrializatu gabeko inguruneetan, eta horrek lotura du osasunari eta garatzen diren gaitz motei dagokienez.
Industrializatu gabeko lurraldeetan ohikoak diren zenbait infekziok ez dute ia arriskurik eragiten mendebaldeko gizarte deiturikoetan, eta alderantziz, azken hauetan arruntak diren […]

Pablo Ortiz Ebola-agerraldiak berriz ekarri du birus-pandemien beldurra albisteetako izenburuetara, duela urte batzuk hegazti edo txerri-gripearekin gertatu zen bezala. Birusek eragindako infekzioak dira komunikabideen arreta gehiena erakartzen dutena, baina gizakion osasunerako arriskurik handiena bestelako mikroorganismoengandik dator, antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu duten bakteriongandik hain zuzen ere.
Birus-agerraldien kasuan ez bezala, erresistentzia anitzeko bakterioen arriskua erloju-bonba motakoa da, poliki baina etengabe aurrera […]

Antonio Cantó
“Noraino” da galdera handienetako bat Unibertsoko bizitzaz ari garenean. Noraino den posible, noraino eutsiko dion. Erantzunaren arabera jakingo dugu bizitza fenomeno zaila edo agian bakarra ote den. Edo nahiko kontu arrunta ote den. Beste inoiz esan dizudanez, honen ezagumenduan aurrera goazen neurrian, badirudi unibertsoa gai dela gero urrunago iristeko. Eta artean, Lurreko bizitza baizik ez dugu aztergai […]