Itsasoa, lurra eta zerua hizpide Ondarroan BertsoZientzia saioan
Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da azaroaren 13an, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” bertsozientzia emanaldia.
Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, bi bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: alde batetik, […]