Maiatzean “Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia ikuskizuna Gipuzkoan

Ekitaldiak

DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn elkartea, Bergarako Laboratorium Museoa, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalen eskutik, maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean izango dira bertsozientzia ikuskizunak, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian, hurrenez hurren.

«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.

Hain zuzen ere, laugarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Topaketa horiek arratsaldean izango dira, eta bertsolari handiak elkartuko dituzte; besteak beste, Maialen Lujanbio (Euskal Herriko azken bertso-txapelketako irabazlea), Aitor Sarriegi (txapelketako finalista) eta Andoni Egaña historikoa. Bertsolariek errima jarri beharko diete beren esparruan erreferentzia diren hainbat zientzialarik azaldutako gaiei; adibidez, Ainara Sangroniz (UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea), Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea) eta Olatz Pérez de Viñaspre (UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea).

Anjel Alkain aktore eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.

Hiru egunetarako sarrera doan izango da, aretoa bete arte.

BERTSOZIENTZIAREN PROGRAMA

ZARAUTZ. Maiatzaren 15a, 19:30etan – Antoniano Aretoa

Bertsolariak

  • Maialen Lujanbio: Arte Ederretan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria.
  • Aitor Sarriegi: Informatika-ingeniaria, bertsolaria eta matematika-irakaslea.

Ikertzaileak eta zientzialariak

  • Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea.
  • Félix Zubia: Medikuntzan lizentziatua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea.
  • Josu López Gazpio: Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko koordinatzailea.

BERGARA. Maiatzaren 17a, 19:00etan – Seminarixoa

Bertsolariak

  • Andoni Egaña: Filologoa, bertsolaria eta idazlea.
  • Miren Amuriza: Euskal Filologian lizentziatua, bertsolaria eta irakaslea.

Ikertzaileak eta zientzialariak

  • Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea.
  • Jon Mattin Matxain: Kimikan doktorea eta UPV/EHUko eta DIPCko ikertzailea eta irakaslea.
  • Gorka Azkune: Konputazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea.

ORDIZIA. Maiatzaren 25a, 19:00etan – Herri Antzokia

Bertsolariak

  • Unai Iturriaga: Bertsolaria, gidoilaria eta idazlea.
  • Alaia Martin: Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria.

Ikertzaileak eta zientzialariak

  • Gorka Azkune: Konputazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea.
  • Olatz Pérez de Viñaspre: Informatika-ingeniaria eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea.
  • Aitor Gastañares: CAF enpresako Ikerketa Saileko ingeniaria.

Saioetako sarrera doakoa eta librea da eserlekuak bete arte.

Maiatzean “Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia ikuskizuna Gipuzkoan

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Zarautz, Bergara eta Ordizia
Helbidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko..