Koldo Garcia Genetikaren ibilbidearen aurreko atalean, ahaztuta utzi genuen Mendelen lana zientziaren kaxoi batean, eta esan genuen “Genetika” hitza ez zela 1905era arte erabiltzen hasi. Zer gertatu ote zen urte horietan? Darwinen eboluzioaren teoria zela eta, herentzia-mekanismoari buruzko eztabaida piztu […]
Motorrezko ibilgailuen erabilera masiboak arazo ugari eragiten ditu: poluzioa, zarata, istripuak, espazioaren okupazioa… . Eta, horiei aurre egiteko gutxienik bi bide erabili behar dira ikerlan berri baten arabera: hobetu egin behar da garraio publikoaren eskaintza eta kudeatu egin behar da […]
Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Desagertzeko zorian dauden espezieen zerrenda gorria osatzen du UICNk, Natura Babesteko Nazioarteko Batasunak. 2004an 15.000 espeziek osatzen zuten zerrenda eta 2014an 22.400k baino gehiagok. Desagertzearen arrazoiak asko dira. Besteak beste […]
Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Elektrizitateak monopolio bat izateari uzten badio, nola zehaztuko dira prezioak? Enkanteen bidez beharbada. Baina nola? Plikekin edo zuzenekin? José Luis Ferreirak jorratzen du gaia haren […]
Zientzialari 17 – Amaia Zurutuza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Azkenaldian askotxo hitz egin da grafenoaz. Material miresgarria dela esaten dute malgua, sendoa, gardena eta eroale bikaina delako, besteak beste. Amaia Zurutuza Graphenea enpresako zuzendari zientifikoarekin izan gara eta […]
Antonio Cantó Ziur aski irakurriko zenidan dagoeneko biziari buruz lortzen ari garen datu berriei esker gero eta goizago kokatzen ari garela biziaren beraren sorrera. Pozgarria da azkenean arrazoi izatea. Izan ere, aurkitzen ari garena, oso lagungarria izan daiteke unibertsoan bizia […]
Amaia Portugal Bi hamarkadatan Lurraren atmosfera zeharkatu duten 556 asteroide irudikatu dituzte NASAko ikertzaileek atlas moduko batean, tamaina eta kokapenaren arabera. Iaz Errusiako Txeliabinsk hirian eroritako hogei metroko meteoritoa da guztietan handiena. NASAren arabera, ehun tona hauts eta hondar itxurako […]
Gorka Azkune Bagatoz berriro ikasketa automatikoaren gaiarekin. Konkretuki, ikasketa gainbegiratuaren bigarren zatiari eutsiko diogu gaurkoan. Gure burmuinak pixka bat martxan jartzeko, gogora dezagun azken sarreran ikasketa gainbegiratua nola gauzatu ikasi genuela aldagai jarraituak ditugunean. Adibide bezala, etxebizitzen prezioak jarri genituen […]
Martin Olazar ingeniari kimikoa UPV/EHUko Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa-taldeko kidea da. Azkenaldian petrolioaren ordezko erregaiak eta lehengaiak egiteko findegi jasangarriak nola garatu ari da ikertzen bere taldearekin. Findegi hauek biomasa eta plastikoak edo pneumatikoak bezalako hondakinak erabiliko lituzkete […]
Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Philae da bere izena, bai. Ezaguna egiten zaizuela? Normala, asteko protagonista nagusia izan baita. ESAk (Europako Espazio Agentzia) 2004an bidali zuen espaziora Rosetta zunda. Ibilbide korapilatsua egin ondoren 67P/Churyumov-Gerasimenko kometara […]